Pozalagua Kobazuloa Bizkaiko helmuga turistiko garrantzitsuenetako bat da

Bizkaie! 2023-12-29 09:12   Kulturea

Kobazuloaren 66. urteurrenean etorri da autortzea.

Turismo-sektorerari eta helmuga turistiko garrantzitsu horri babesteko asmoz, Pozalagua Kobazuloan bertan izan dira, egunean zehar atondutakoko bisita tematikoetako batean, Sonia Pérez, Bizkaiko Garraioak, Mobikortasuna eta Turismoa Sustatzeko diputadua eta Leire Sáez, Turismoko zuzendaria.

1957ko abenduaren 28an, dolomia harria ataraten ebizala Donosa izeneko harrobian, Ranero hatxaren inguruetan (Karrantza, Bizkaia), leherketa baten ondorioz, ezustean, Pozalagua kobazuloa topau eben.

Egun osoan zehar bisita tematikoak izan dira, denporan atzera egin eta harrobiko langileek kobazulora lehen aldiz sartu ziranean sentidu ebena biziteko. Esperientzia parebakoa izan da. Bisitariek aukerea izan dabe errealidade birtualeko Oculus Meta Quest betaurrekoak erabilteko eta horreei esker, bisita dinamikoa egin ahal izan dabe kobazuloaren barrualdean nahiz inguruetan, modu birtualean.

Bestalde, Mendi Solidarioen Elkartea dibersidade funtzionaleko talde bategaz izan da bertan, baliabide turistikoaren inklusibidadeari balioa emoteko.

Bisitak doban izan dira bisitarientzat eta, horrezaz gan, Gabonetako oporretan, hau da, abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra, lanbakoek aukerea izan dabe kobazuloan sartzeko, baita Dolomitas Museoan be.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkartur-en lankidetzeari esker izan da posible hori guztia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu