Marie De Jongh taldeak 'Mr. Bo' antzezlana estreinauko dau abenduaren 29an, Leioan
2023-12-28 08:24 KultureaKultur Aretoan izango da arratsaldeko 18:00etan.
Leioako estreinaldiaren ondoren, Mr. Bo obrea Zornotzan (Urtarrilaren 3an), Sopelan (Urtarrilaren 4an), Benicassimen (Urtarrilaren 7an), Getxon (Urtarrilaren 14an), Eibarren (Urtarrilaren 20an) eta Errenterian (Urtarrilaren 26an) ikusi eta disfrutau ahal izango da.
Bo jauna maskarea eta komedia buztartzen dituen Marie de Jonghen lan barria da. Familia osoari zuzendutako ikuskizuna, barba barik kontautakoa, Amour edo eta Izar ikuskizunen arlo bertsutik. Baina honako honetan badago ñabardura importante bat, aurrekoakaz alderatuta ikuskizun hau ume txikiagoentzat egokia izango da, 3-4 urtetik aurrerakoentzat eta boterearen gaia aurkeztuko deutse: Zer da boterea? Nork erabilten dau? Zelan erabilten da? zerk egiten gaitu tirano? Istorio horrek jakinarazoten deusku, gutako bakotxaren barruan, tirano txiki bat bizi dala, eta hori dudan jarten eta hezten ikasi behar dala. Hori guztia umorea, barreak, dibersinoa eta maskara oso bereziak erabiliz, aurretik erabilitakoez bestelakoak eta ikuskizun honetarako berariaz preparautakoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!