Gernikako Bakearen Museoak mural bi pintau ditu
2023-12-27 10:10 KultureaRemenchild proiektuaren barruan.
Europako hainbat kidek osotzen dabe Remenchild proiektua: Eurom, Icmemo, Euroclio, Fondazione Fossoli, Maison d'Izieu, Uned, Urjc eta Gernikako Bakearen Museoa.
Proiektu honen helburu nagusia umeen eta emakumeen esperientzia kolektiboetan sakontzea izan da, 1914tik 1949ra bitartean. Europako Historian aldi nahasi eta erabagigarria izan da eta munduko gerra-gatazka biek eta biztanleria zibilean izandako ondorio ugariek markau dabe. Kasu zehatz honetan, Ahanzturearen aurkako hormak izeneko laborategi bat sortu zan. Ekimen honen idea nagusia mural bat pintetea izan zan, ahalik eta jente gehienak ikusiko eban leku baten. Gerreak oso modu negatiboan eragiten deutsela umeei irudikatuz, eta mezu argi bat bialduz: Gerrarik ez!
Laborategia hainbat fasetan garatu zan. Lehenik eta behin, murala diseinau zan, murala egingo zan hormea eta partaideak aukeratu ziran. Jarraian, aukeratutako taldeakaz tailer bat egin zan. Bertan, batetik, XX-XXI. mendeetako garai ezbardinetan bonbardaketetatik bizirik urten eben umee testigantzak jorratu ziran eta, ondoren, muralismoaren historia azaldu zan. Amaitzeko, horma-irudi bi margotu ziran Gerrarik ez mezuagaz. Laborategirako Mikel Aldekogarai (Kezon) muralistearen laguntzea izan genduan.
Horma-irudiak abenduko lehen astean egin ziran, Barrutialdeko DBHko 4. mailako ikasleakaz eta suhiltzaileen parkearen eta Barrutialde eskolearen arteko eraikinean margotu ziran.
Laborategiko argazkiak hemen.
Europako proiektu horren barruan beste laborategi bat be egin zan aurtengo bagilean Gernikako Allende Salazar eskolan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleakaz. Laborategi horretan 8 ikasgelak parte hartu eben eta bonbardaketetatik bizirik urten eben umee testigantzak be landu zituen, baina kasu honetan plastilinearen bidez lekukotasun horreek gogorarazoten eutsezan eszenak irudikatu be.
Memoria-laborategi horreek guztiak Frantzian eta Italian be egiten dabiz, gure helburuakaz baina metodologia ezbardinakaz: Alde batetik, Frantziako Maison d 'Izieu-k eta, bestetik, Italiako Fondazione Fossoli-k landu dabe.
Informazino gehiagorako Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!