Miriam Villacorta Minguez da Getxoko Gazteria Zerbitzuaren I. Marrazki Lehiaketearen irabazlea
2023-12-27 09:33 KultureaAlgortako mamia izeneko lanari esker irabazi dau.
Miriam Villacorta Minguez, Algortako mamia izeneko lanari esker, Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak deitutako I. Marrazki Lehiaketearen lehen saria irabazi dau, 500 eurko kupoia, hain zuzen be.
Algortako mamia
Bigarren saria, 150 euroko kupoia, emon barik geratu da, aurkeztu diran gainontzeko marrazkiek lehiaketearen helburua bete ez dabelako. Hori dala eta, erabagi da gainerako lehiakideen artean emotea.
Mihaela Jilavu Gazteria zinegotziak nabarmendu dauenez, lehiaketa honen helburua 14 eta 30 urte bitarteko gazteen sormena eta inplikazino soziala sustatzea da, Gazteria Zerbitzuak bultzatzen dituan publizidade-kanpainen oinarri izango dan irudi bat sortuz. Marrazkia emozinoak eta sentimenduak adierazoteko eta mundua modu ulergarri eta indartsuan antzemoteko aukerea emoten dauen forma artistikoa da.
Era berean, tokiko konsumoa sustatzearen alde egin da eta, holan, saltoki txikiei laguntzea, emisino kutsagarriak murriztea eta garapen iraunkorrari eta udalerriko ekonomiari laguntzea be badira helburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!