Aitzina Folk 2023: 'Munduari Begiratzeko' gaur, hilak 27, Gasteizen

Bizkaie! 2023-12-27 08:10   Musikea

Uribe, Urdangarin, Rueda, Mendizabal eta Valverde artistak izango dira protagonista.

Munduari begiratzeko Kirmen Uriberen poesia, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen musikea eta Mikel Valverderen artea batzen dauen ikuskizun multimedia da. Izenburua, Munduari begiratzeko kantatik hartu da eta bidaia tematiko, musikal eta piktoriko bat da, koloretako miesa bizia.

Euskal Herriko portuetatik hasi eta munduko beste kaietara doana, eta bizitzaz egiten dau berba, halanda ze, aita arrantzalea faltan botaten dauen ume lotsatiaz, gerra galdu eban emakumeaz, soinekoak etxean josten zituan transexualaz, hildako lagun minaz, personearen inperfekzino zoragarriez, erbesteaz, bakardadeaz, ames zoroez, maitasunaz eta adiskidetasunaz.

Hamarkada bi igaro dira artista horreek Zaharregia, txikiegia agian disko-liburua argitaratzeko batu ziranetik, eta ordutik Estadu Batuak, Irlanda, Alemania edo Mendebaldeko Sahara aldean ibili da boskotea.

Kontzertua, gaur, hilak 27, izango da Gasteizko Printzipal Antzokian. Erosi sarrerak hemen.

  • Hitzak: Kirmen Uribe.
  • Musikea: Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizábal.
  • Irudia: Mikel Varverde.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu