IX. Maluta, zirku ikuskizun modernoa Durangon

Bizkaie! 2023-12-22 12:29   Kulturea

Munduko hainbat lekutatik etorritako artistak batuko dira.

Maluta zirku ikuskizun modernoa da, urtero munduko hainbat lekutatik etorritako artistak batzen dira eta bakotxak bere estilo eta diziplineari eutsiz, umorea, jantzea zein musikeagaz disfrutetako aukerea izango da. Aurten, Madrileko, Kataluniako, Finlandiako eta, jakina, Euskadiko artistak izango dira gurean: No Sin Tri (Mdril); Lotta & Stina (Finlandia); Cia. Nimu (Euskadi), Mica Paprika (Portugal); eta Ganso & Cia (Euskadi).

Ikuskizunak abenduaren 27, 28, 29 eta 30ean izango dira San Agustin Kultur Gunean, arratsaldeko 19:00retan.

Atontzaileek hilaren 29ko funtzinoa gomendatzen dabe, izan be, amaieran, artistakaz berba egiteko aukerea izango da.

Maluta San Agustin Kultur Guneak eta Ganso & Cía konpainiak atondutako Zirku Garaikidearen Galea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu