Punta Begoña 2023. urteko Albiste On izentau dabe

Bizkaie! 2023-12-22 07:49   Kulturea

Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Alkarteak egin dau autormena.

Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak 2023. urteko albiste ona autormena jaso dau Punta Begoñak. Saria egunotan emon deutsie Amaia Aguirre Punta Begoña Fundazinoko buru eta Getxoko alkateari.

Galeriak Garapen Iraunkorreko Helburuak beteten eta eraginkorrak izaten aitzindaria dan kultura-ondarearen proiektu lez nazinoartean egiaztatzea oinarrizkoa izan da aitamen berezia egiteko. Era berean, monumentuan egiten diran gizarte eta kultura-jardueretan, prestakuntza-programetan edo bisita gidatuetan herritarren parte-hartze handia balorau da, izan be, Basquetourrek kultura-turismo etikoaren jardunbide egokien eredutzat hartu dau.

Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin Kazetarien elkarteak saritu dituen artean daude ere Jon Rahm golf jokalaria, Gurutze Gorria, EITB taldea, Athletic Club, Jose Angel Iribar futbolaren mitoa, Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslaria eta Las chicas del trébol antzezlaneko taldea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu