'Bihotzez, muxu bat' dakar Aizpea Goenagak
2023-12-21 11:41Bilboko Campos Eliseos Antzokian, abenduaren 27an, 20:00etan.
Isidoro Fernandez eta Aizpea Goenaga protagonista dira Bihotzez, muxu bat goiburuari eutsiz SGAEko Lurralde Kontseiluaren ekimenez (SGAE Fundazinoaren laguntzinoagaz) bigarrenak idatzi eta zuzendutako irakurketa dramatizatuan. Iñaki Salvador pianistea alboan dauela, egile donostiarrak joandako denporei fikzinoko begiradea emongo deutso, denpora luzean banandutako bikote batek bere bizitzako momentuak konpartiduten dituelakoan, inoiz hausitako gutun-hartu-emon berezia tarteko. Campos Eliseos Antzokiko Kupula Arteoan taularatuko da abenduaren 27an, 20:00etan, gunea bete arteko sarrera libreagaz.
Salvadorrek moldaketa musikal osoa egin dau eta Lucia F. Aguado alde grafiko eta audiobisualean zein Josune Lasa eskena dekorazinoan parte-hartu dabe.
Aizpea Goenaga (Donostia, 1959)
Irakasle eta Interpretazino Ikasketetan diplomatua da (Dantzerti). Antzerkiko Ikasketa Aurreratuetan masterra dau UNIRen (2016). Dramaturgia eta zuzendaritza ikasketak egin ditu. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria izan zan, euskal hizkuntzea eta kulturea nazinoartean sustatzeko arduraz. Gaur egun, Irungo Oiasso Arkeologia Museoko koordinatzailea da eta, aktore, itzultzaile, antzerkigile eta zuzendari legez, sarritan laguntzen dau SGAEk eta bere Fundazinoak bultzatutako hainbat ekimenetan.
Goenagaren eginkizun ugarien artean, ume eta gazteentzako hainbat obra estreinau ditu: Antzezten... teke ten ten!, Ni ez naiz txotxolo, Kaia (Nafarroako Antzerki Eskolearen Saria), Handitan... Oraintsu Omenaldia/El homenaje argitaratu dau eta ¿Qué? testu laburra tratu txarren kontrako 50 voces contra el maltrato monografikoan.
Ganerakoan, besteak beste, Mada Aldereteren La casa de la Llave eta Rafael Herreroren Como un viento helado obrak itzuli ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!