Arte Ederren Fakultadeko ikasleen Gradu Amaierako Lanen X. Erakusketea zabalik

Bizkaie! 2023-12-21 10:37   erakusketak

2023ko abenduaren 15etik 2024ko urtarrilaren 11ra arte.

Erretratua: Fernando Gomez | Ikusi handiago | Argazki originala

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen Gradu Amaierako Lanen X. Erakusketea ikusgai egongo da Bizkaia Aretoan urtarrilaren 11ra arte (08:00etatik 20:00etara). Bertan, 2022-2023 ikasturtean, zentro honetan irakasten diran hiru graduetan (Artea, Sorkuntzea eta Diseinua, eta Kultura Ondareen Konserbazino eta Zaharbarritzea) ikasketak amaitu dituen 46 ikasleren Gradu Amaierako Lanak (GrAL) batzen dira.

Erakusketeak alderdi asko jasoten ditu: Alde batetik, fisikoena: ikasketak amaitzeko egin behar dan lana, GrAL izenekoa. Bestetik, ibilbide baten amaierea be bada eta horregaitik ikasketa epe baten amaierea ospatzen da erakusketa honen bidez. Azkenik, etorkizuneko ibilbide profesional baten hasierea be badanez, itxaropenez betetako momentua jasoten dau.

Era berean, GrALen erakusketeak 10 urte bete ditu aurten eta Arte Ederren Fakultadeko azken hamarkadako historia ordezkatzen dau aurtengo ekimen honek: Zailtasunez betetako ibilbidea izan da, Bolognako akordioko aldaketek garai bateko karrerak graduak bilakatu zituan, horrek aldaketak ekarri zituan irakaskuntzan, horreen artean aitagarriena Gradu Amaierako Lana izan zan, hain zuzen be, ikasleek egin behar daben azken lana gradua lortzeko. Arte ikasketak borobiltzeko lana izan beharko leukenez, erakusketan batzea begitandu jaken Fakultadeko sasoi haretako arduradunei. Orain dala 10 urte dudaz betetako boladea zana, gaur egun bere heldutasunera heldu dala esan daiteke; GrALa zer zan edo izan behar eban ez jakitetik formula fintzera pasau gara, adierazo dau Ismael Manterola Arte Ederren Fakultadeko dekanoak.

Sartzea doban.

Katalogoa hemen


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu