2023/12/21 09:00
Lekeition. | AzokakLekeition, Santo Tomas 2023
Lekeitioko Udalak, Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkartearen laguntzaz, Santo Tomas Azokea ospatuko dau gaur. Urtero legez, ohiko azokaz gan, eskualdeko etxe-abereen erakusketea be egongo da.
Egitarauaren helburu nagusia Lea-Artibai eskualdeko lehen arloko nekazaritzako eta abeltzaintzako produktoreen lana sustatzea eta, aldi berean, hareen produktuen konsumoa bultzatzea da.
Azokan ikusi, probau eta erosi daitekezan produktu nagusiei jagokenez, ondoko honeek nabarmendu daitekez: mortzilak, ortuariak, frutea, txakolina, behi eta ahuntz esnearen eratorriak, eztia, ahatekiak, baserriko ogia eta euskal pastela, ardi, behi eta ahuntz-gaztaia, piper txorizeroak, okelea, konserba ekologikoak, baita lore sikuak be.
Produktu freskoak eta sortu barriak be izango dira, kasu askotan artisautzako prozesuen bidez produzidutakoak.
MusiKaia, musika eskolako ikasleak giroa alaitzen ibiliko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!