Jorge Gimenez Bech hil da

Bizkaie! 2023-12-21 07:54   Kulturea

Editore, idazle eta itzultzailea 67 urte zituala hil da.

Irungo Udaleko Euskera Zerbitzuko buru, Plazara aldizkariaren zuzendari, Euskadi Irratiko eta ETBko kolaboratzaile, itzultzaile eta idazlea izan da Gimenez eta Alberdania argitaletxea sortu eban 1993an, Inazio Mujika Iraolagaz batera; 2017tik, editore eta zuzendaria izan da.

Euskal Editoreen Elkarteko presidente be izan zan Jorge Gimenez Bech, 14 urtez, eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazinorako zuzendaria, 2013tik 2017ra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu