Olentzero eta Mari Domingiren kalejira magikoa Bilbon

Bizkaie! 2023-12-20 13:27   Kulturea

Kalejirea abenduaren 23an izango da.



Etxeko txikienek Olentzero eta Mari Domingigaz barriro alkartzeko aukerea izango dabe, Bilboko kaleetatik egingo daben Kalejiran, abenduaren 23ko arratsaldean. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Kalejirea, Moyua plazako Carlton Hoteleko balkoitik agur egin ostean. Desfileak, igaz lehenengoz egin zan lez, Moyua plaza osoa inguratuko dau, zirkulazinoaren kontrako noranzkoan, jentearengandik gertuago egotearren. Ondoren, Kale Nagusitik Arriaga plazaraino helduko da.

Olentzero egurrezko pottoka handiaren gainean joango da, Mari Domingi antzaran Basajaun trizikloan eta Lamia pertikan.

Aurten, beste personaia bat be izango da: Gutu Herensugea, hain zuzen be, euskal dragoi mitologiko bat. Isats luze bat izango dau, txikienen asmoakaz idatzitako gutunakaz egina Herensugek Kalejirea zarratuko dau, galdutako gutun guztiak eta azken ordukoak jasota.

Zeregin horretan Galtzagorriek lagunduko deutse. Aurten, Galtzagorri Nagusiaren zuzendaritzapean lan egingo dabe.

Eta, jakina, Ipurtargiak be hor ibiliko dira, segizioa gidatuko dabenak bidean ez daiten inor galdu.

Kalejiran euskal kulturearen erakusgarriak egongo dira Bilboko jantza-talde bik beren jantza eta emnparauakaz girotuko dabe ibilbidea. Gaztedi taldeari Salbatzaile Dantza Taldea gehitu jakoz.

Arriaga Antzokira arratsaldeko zazpiak aldera helduko dira eta han, Olentzeroren musikari-taldea musika-antzerkiko eta koloreen ikuskizun bat joten hasiko dira.

Abenduaren 24an, barriz, Olentzerok eta Mari Domingik harrerea egingo deutse Bilboko umeei, gutunak eta desioak jaso eta gauez, Bilboko etxe guztietatik igaroko dira.

Edozelan be igaz egin zan legez, autismoa daben personek jarduera jentetsu horreetan parte hartu deien, Bilboko Udalak sarbide zuzena izateko aukerea eskaini deutse Arriaga Antzokian egiten dan harrerara.

Jarduera horreek Udalak Gabonetarako martxan jarritako #BilbaoGabonak proiektuaren parte dira. Proiektu horren helburua da Bilbo turismoa erakarteko uriburu izatea eta egun bereziotan aisia, kultura eta merkataritzako benetako erreferente lez sendotzea.

Aurreikusitako jardueren artean dagoz Gabonetako Azokea, patinaje-pistea eta txirrista handia eta txikienentzako jardueren karpea. Udalak Gabonetako Azokako etxola bat erreserbau dau, olgetearen eta ikaskuntzearen bidez, Bilboko Balioen Agiria ikusarazoteko, gizarte bidezkoago, bardinzaleago eta ekitatiboago bat sortzen laguntzeko.

Programea

Kalejirea, abenduaren 23an

18:00: Olentzeroren eta Mari Domingiren agurra, Carlton hoteleko balkoitik.
18:15: Kalejirearen hasierea Moyua plazan.
19:00: Ikuskizuna Olentzeroren eta Mari Domingiren musikarien bandeagaz Arriaga Antzokian.
19:20: Olentzeroren eta Mari Domingiren agurra, Arriaga Antzokiko balkoitik.

Umeei harrerea, abenduaren 24an

11:00 - 14.00: Olentzeroren eta Mari Domingiren harrerea Arriaga Antzokian.
11:00 – 14:00: Taloen tailerra.
11:00 – 14:00: Makilaia artistikoko tailerra.
11:00 – 14:00: Berbenea eta antzerki-ikuskizuna...
12:30: Eidaberen Gora Bihotzak umeentzako antzerki-ikuskizuna.

Arriagako harrerarako sarrerak, online eskuragarri abenduaren 21ean, 10:00etatik aurrera hemen .

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu