Maxim Zmeyev, Michalina Kacperak eta Alejandra Carles-Tolra dira irabazleak

Bizkaie! 2023-12-19 10:33   Kulturea

Getxophoto 2024 Open Call-eko irabazleak.

Getxophoto Irudi Jaialdiak, artista bisual eta argazkilarientzako bere zazpigarren nazinoarteko deialdia atondu barri dau. Danetara, 48 herrialdetatik bialdutako 400 proiektu baino gehiago jaso dira.

Deialdi honek Jaialdiaren 18. edizinoan (2024ko bagilaren 6tik 30era) euren lana erakusteko aukerea eskaintzen deutse artistei. María Ptqk bilbotarra izango da komisarioa eta aurreko edizinoan Pausa gaia jorratu eta gero, Play izango dau aztergai oraingoan. Olgetak eta olgeteak gizartean beteten dauten rola aztertuko dau, etorriko danari ereparauta proba-eremu handi hori sakonean arakatuz.

Arianna Rinaldok (komisario independentea, Milan), Irene de Mendozak (Foto Colectania Fundazioa, Bartzelona), Ana Casas Brodak (Hydra plataforma, Mexiko) eta María Ptqk (Getxophotoko komisarioa) osotu daben nazinoarteko epaimahaiak, 12 proiektu finalista eta 3 irabazle aukeratu ditu eta jasotako lanen ikuspuntu, aniztasun eta sendotasuna azpimarratu ditu.




Getxophotoko hurrengo edizinoan erakutsiko diran lan irabazleak:

  • Maxim Zmeyev – Type 1.5.11. (San Petersburgo / Marsella).
  • Michalina Kacperak – Soft Spot (Varsovia).
  • Alejandra Carles-Tolra – Where we belong (Batzelona / Londres).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu