Bilboko BBK Salak Gabonetarako programazino potoloa dakar

Bizkaie! 2023-12-19 08:43   Kulturea

Bost proiekzino, Liam Young arkitekto espekulatiboaren bideo sorkuntza futuristak...

Xabier Sagredo BBK-ko presidentea, Liam Young artistea eta Javier Benito Telegonica Euskadiko burua. | Ikusi handiago | Argazki originala

Munduak eraikitzea ikus-entzunezkoen erakusketea da, nazinoartean txalotuena izan dan artista honen bakarkako erakusketea, Telefónica Fundazinoak produzidutakoa eta, Madrilen, Mexiko Urian eta Liman egon ondoren, orain Bilbora heldu dana; urtarrilaren 28ra arte bisitau ahal izango da. Sartzea doban da eta bertan haren hiru zinema-lan nabarmenenak aurkeztuko dira, okasinorako berariaz sortutako beste pieza bi barrigaz batera

Youngek, New Yorkeko MoMA edo Londresko Victoria and Albert museoetan obrak dituanak, egungo errealidadeetan eta mehatxuetan oinarritutako etorkizun ederra planteetan ditu bere bideoinstalazinoetan eta helburua da alternatibak bilatzeko inspirazino legez balio izatea.

Erakusketa hori hartzeko, Kale Nagusiko kultura-azpiegitura balioaniztunak bere barruko espazioa berratondu eta bost proiekzio-areto sortu ditu; horreetan, publikoak eroso ikusi ahal izango ditu Youngen bost zinema-lanak: Artistearen ibilbideko hiru lan nabarmenenak (In The Robot Skies, Where The City Can´t See eta Planet City) eta beste bi okasinorako sortuak (The Great Endeavour eta The Emissary). 'Nazinoarteko jarrera artistiko honegaz, laburbatu dau Gorka Martínez BBK-ko Zuzendari Nagusiak, BBK Sala ikus-entzunezko artearen benetako museoa izango da aste batzuetarako eta erakusketa-gune legez be sendotuko da, zuzeneko arteen programazino eta produkzino-esparrua izateaz gan.

Liam Young (Brisbane, 1979)


New Yorkeko MoMA edo Metropolitan museoetan edo Londresko Victoria and Albert museoetan dagozan bideoinstalazino handien bidez irudikatzen dituan mundu futuristen ikuspegi ederrakaitik da ezaguna, ekitaldian egon dan Maria Brancós, Telefónica Fundazinoaren Erakusketetako Arduradunak aurreratu dauenez. Young-en lanak benetako filmak dira eta, zientzia-fikzinokoak emoten daben arren, beti abiatzen dira gaur egungo errealidadeetatik, artisteak berak zehaztu dauenez.

Kontuak kontu, Liam Young. Munduak eraikitzea erakusketea, bost proiekzinoen ondoren, azken geldialdi bategaz osotzen da Bilbon eta bertaratutakoek, Bizkaiarentzako etorkizun itxaropentsu eta inspiratzaileak irudikatzeko ideak konpartidu ahal izango ditue, modu ludiko eta interaktiboan. Young-en filmak ikustearen esperientziari amaierea emoteko saio hau kanpoan egingo da, BBK Salaren kanpoaldean, Kale Nagusian ipinitako espazio batean. BBK Fundazinoaren berezko jarduerea izango da, herritarrak jasangarritasunagaz eta 2030 Agendeagaz lotutako epe ertain eta luzerako erronkei buruzko eztabaida publikoan entzuteko eta inpliketako bide estrategikoaren barruan kokatzen dana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu