Gernikako Marijesiak aurrera
2023-12-19 07:50 KultureaGaueko errondak zapatuan bertan hasi ziran (Errenterian, abenduaren 16, 19 eta 23an)
Lurgorrin abenduaren 17, 20, 22 eta 24an; Tiloak aldean, hilaren 18an eta 21ean) eta kalez kale danon poztasunerako gure bazterrak koplakaz betetan. Aurton koplak Iñaki Gonzalez, Denis Azkarate, Jose Antonio Uriarte Itxaso, Fernando Astoreka, Ane Miren Arejita eta Alex Uriarte Atxikallende bakarlarien ahotsetik barriro helduko jakuz, albotik talde osoa dabela erantzule eta holan bederatzi gauotan Gernika-Lumotik zehar ibiliko dira punta batetik bestera, ahalik eta leku gehienetara ailegetako.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!