2024ko bagilaren 2an Ordizian izango da 31. Euskal Eskola Publikoaren Jaia

Bizkaie! 2023-12-15 13:19   Kulturea

Eskola publikoa euskal hezkuntza-sistemearen ardatza izatea aldarrikatzeko eguna.

Jentaurrekoan izan dira Eneko Lasa, Ordiziako Urdaneta eskolako IGEko ordezkaria, Lurdes Imaz, EHIGEko koordinatzailea, Ordiziako eskola eta institutuko guraso eta
zuzendaritzako kideak.

Euskal Eskola Publikoaren komunidadea osotzen dogun milaka lagunen topagune izateagaz batera, eskola publikoak bereak dituan ezaugarriak gizarteratzeko egun aproposa bihurtu da, publikoa dan neurrian danona eta danontzakoa, euskerea eta euskal kultura sustatzailea, herrian txertatua, hezkuntza-komunidadearen parte-hartzean oinarritua eta barritzailea.

'Indartsu dator Euskal Eskola Publikoaren Jaia 31. edizino honetara, izan be, gero eta gehiago gara egun honetan batzen garen hezkuntza-komunidadeko kideak, eskola publikoa indartsu eta ahaldunduta dagoanaren erakusgarri.

Publikoa aI do! da Euskal Eskola Publikoaren 31. jaiaren goiburua. Ordizian eta Goierriko txoko askotan euskera batuko ari du esaerea ai do esaten da. Holan, esaterako euria ari du ebie ai do esaten da. Ordizian, Goierrin, Euskal Herrian Publikoa ari duela, Eskola Publikoa eta bere balio eta indarguneak zabaltzen doazela, ahalegin horretan gabiltzala adierazo nahi da.

Eta berbek emoten daben jokoaz erabiliz, ai do esaerearen barruan, ingelesak emoten dauen aukerea aprobetxau nahi izan dugu 'I do' be adierazoteko, hau da, publikoa nik be egiten dodala, publikoa gutariko bakotxak, guztiok egiten dogula.

Irudiari jagokonez, Eukene Lekuona da aurtengo irudiaren egilea, Ordiziako Urdaneta eskolako komunidadearen kide dan diseinatzailea. Logo honen bitartez dana bustiten dauen euria eta hezetasun horretatik sortzen dan bizitzea irudikatu nahi izan ditu Lekuonak.

Euria koloretako tanten bidez irudikatzen da eta kimuak koloretako hostoen moduan. Kolore horreek adierazoten deuskue sortzen dana plurala eta inklusiboa dala. Elementuak modu oso erraz eta garbian irudikatu dira da azpimarratu nahi ditugun hiru ardatzak (publikoa, euskalduna eta aniztasuna eta inklusiboa) garbi ikusi daitezen.

Jentaurrekoaren amaieran, eskertu nahi doguz Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren babesle eta laguntzaile guztiak, batez be, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ordiziako Udala, EITB eta Kutxa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu