Bilbok 35.000 euroko laguntzea emongo dau Palestinako premina larriei erantzuteko

Bizkaie! 2023-12-15 09:19   Pil-pilean

Dirulaguntzinoa Palestinako Errefuxiatuen aldeko UNRWA agentziak kudeatuko dau.

Helburua da Gazan datozen 90 egunetako beharrak asetzea; gaur gaurkoz, premina urgenteenak dira elikagaiak eta ura erostea, lehen mailako osasun-arretea emotea eta elikagaiak ez diran gauzak eskuratzea.

UNRWAk zazpi hamarkada baino gehiago daroaz laguntza humanitarioa emoten Gazako herritarrei gizarte, osasun eta hezkuntza-proiektuen bidez. Urriaren 7an erasoa hasi zanetik, UNRWAk 1,2 miloe persona inguru hartu ditu 156 aterpetan (2023ko abenduaren 5eko UNRWAren txostenaren arabera) eta, zemendiaren hasieran, laguntza humanitarioa eben 77 kamioietatik 12 eroan zituen (hornidura medikoa, elikagaiak eta edateko ura). Kamioi horreek Rafahko pasabidetik sartu ziran Gazan eta 2 miloe bi persona baino gehiagorentzako laguntzea eroien, ez baitaukie ez urik, ez elikagairik, ez ospitaleetako sorgailuetarako erregairik.

Horrezaz gan, UNRWAko taldeek Gazako konboiak hartu zituen eta laguntza humanitarioa biltegiratzen eta banatzen lagundu eben, NBEko beste agentzia batzuekaz lankidetzan. Halan da be, laguntza hori oso mugatua da. Hain zuzen, UNRWAk bere txostenetan ohartarazo dauenez, 'erregairik ezak eragin suntsitzailea izan dau ospitaleetan, okindegietan eta ur-instalazinoetan".

Bost proiektu

Bilboko Udalak laguntza ekonomikoa emongo deutse beste bost herrialdetako zenbait proiekturi. Holan, 35.000 euro emongo ditu ACNURek Txaden dauen proiektu baterako; hain zuzen, proiektu horren bidez, osasun-arretea emongo jake herrialdeko ekialdean –Sudaneko mugan– dagozan kanpamenduetako errefuxiatuei eta horrek mesede egingo deutso inguru horretan bizi diran eta osasun-zentroak erabilten dituen Txadeko biztanleei.

Bestalde, Udalak 28.000 euro bideratuko ditu ACPP (Bakerako Lankidetza Batzarra) erakundeak Nigerren herri ahuletako emakume eta umeak indarkerietatik babesten jarraitzeko.

Era berean, Udalak 23.632 euroko laguntzea onartu dau Huancavelicaren lagunak euskal GGKEak Peruko hegoaldean dauen proiektu baterako. Proiektu horren helburua da, batetik, 60 familiari bizi dabe sikate larriari aurre egin deiotsen laguntzea bizirauteko produkzino-jarduera (amuarrainen hazkuntzea) eta edateko ura berreskuratu deiezan eta, bestetik, beren elikagai iturri bakarra galdu daben gizon-emakume horreei laguntza psikoemozionala emotea.

Horrezaz gan, Udalak erabagi dau 22.830 euroko ekarpena egitea Mundu Bakean euskal GGKEak Guatemalan dauen proiektu baterako. Proiektu horri esker erantzuna emon gura jako "Betania Migratzailearen Etxera" (Latinoamerikako beste leku batzuetatik AEBetara heldu nahi daben errefuxiatuentzako harrera-zentrora) heldutako edadeko personen eta 5 urtetik beherako seme-alabak kargura dituen emakumeen ezusteko hazkundeari.

Era berean, 10.538 euro bideratu ditu Alboan Fundazinoak Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuagaz batera Tanzanian dauen proiektu baterako. Hain zuzen, proiektu horren helburua da Nyarugusuko eta Ndutako kanpamenduetako errefuxiatuen ongizatea hobetzea, larrialdi-egoeretan kalidadeko hezkuntza inklusiboa eskuratzeko aukerea hobetuz, batez be dibersidade funtzionala daben umeena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu