Antxinako Egiptoko gorabeherak umeentzako Gabonetako tailerretan

Bizkaie! 2023-12-14 09:46   Kulturea

Ni Neu Naiz Thot goiburuari eutsiz, abenduaren 26an, 27an eta 28an izango dira.

Antxinako Egiptora bidaia, sei eta hamar urte bitarteko umeentzat, bueltan datoz Bilboko Berreginen Museoko tailer klasikoak: Ni Neu Naiz Thot izenburupean euskerazko jarduera dibertigarri eta interesgarriak izango dira abenduaren 26, 27 eta 28an, 10:00etatik 13:30era arte. Sei eta hamar urte bitarteko umeentzat pentsauta dago. 

Thot Egiptoko idazkerearen eta magiaren jainkoa dogu eta Thot izango da, hain zuzen, honako jarduera honeetan protagonista, izan be, papiroan idaztea, Egiptoko mahaiko olgetak diseinau eta piramideetan sartzen ziran zinginarriak sortzen.

Horrezaz gan, Museoko Hezkuntza taldeari esker, Ni Neu Isis, Señora de todas las tierras aldi baterako erakusketea ikusteko aukerea izango dabe, etxeko txikientzat pentsautako ikuspuntu dibertigarria ardatz hartuta.

Aparteko jarduerak diranez, ez da beharrezkoa hiru egunetan parte hartzea, nahiz eta esperientzia osoa egitea gomendatzen dan. Ume eta egun bakotxeko sarrerea bost euroan dago eta izena emoteko 94 415 02 31 zenbakira deitu behar da.

Ni Neu Naiz Thot tailerraren hiru egunetako jarduerak:

- Ni Neu Naiz eskriba

Abenduaren 26an, eskriba bihurtuko dira. Horretarako, Antxinako Egipton erabilten ziran papiroak eta kanaberak erabiliko ditue.

- Nik Neus senet olgetan dot

Abenduaren 27an, Egiptoko mahaiko olgeta zahar bat egingo dabe, senet izenekoa. Olgeta honi esker, Thot kapaz izan zan urtea 5 egun luzatzeko. Holakorik, zelan egin?

- Nik Neus handiak zuen sekretuak ezagutzen ditut.

Azken egunean, abenduaren 28an, Thotek gu babesteko kutun edo zinginarri bat egiteko momentua izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu