Nazino Batuen errelatore Pedro Arrojo Bilbon
2023-12-14 08:32 KultureaUPV/EHUk atondutako Giza Eskubideen Adierazpenaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldian.
Pedro Arrojok, edateko uraren eta saneamenduaren giza eskubideei buruzko Nazino Batuen errelatore bereziak, berbaldia emongo dau Euskal Herriko Unibersidadeak data berezi hau ospatzeko atondu dauen ekitaldian.
Persona guztiak aske jaioten gara, holan hasten da duintasunari, bardintasunaren edertasunari, mugarik bako errespetuari, askotariko mundu bati egindako kantua. Artikulu bakotxak mundu barri baten aurrean konpromiso bat dau eta hor ez da inor atzean geratzen, izaki bakotxa estimadua da. Biziteko eskubidea, askatasunerako eskubidea, segurtasunerako eskubidea, adierazoteko eskubidea, sinisteko eskubidea, maitatzeko eskubidea, amesteko eskubidea, bilatzeko eskubidea, topetako eskubidea.
UPV/EHU-k espero da egun haretako argiak irautea eta eskubideek argitzea beti gure ekintzak. 75 urte, aparteko dokumentu baten urteurrena: Giza Eskubideen Adierazpen Unibersala. Bere ondarea, gure eskuetan.
Programa (Bilboko Bizkaia Aretoan, arratsaldeko 18:00etan):
- Ondoetorria. Eva Ferreira. Euskal Herriko Unibersidadeko errektorea
- Berbaldia. Pedro Arrojo, edateko uraren eta saneamenduaren giza eskubideei buruzko Nazino Batuen errelatore berezia.
- Alkarrizketea: Pedro Arrojo + Jon Mirena Landa, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UPV/EHUko UNESCO Katedrearen zuzendaria.
Moderatzailea: Maitena Salinas, Giza Eskubidetan aditua dan kazetaria.
- Kontzertua: Audience :
Izena emon hemen. Plaza mugatuak edukierea bete arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!