14 protagonista XIII. 'AixeGetxo' Sarietan
2023-12-13 13:12 MusikeaGaur emongo ditue sariak, arratsaldeko 19:00etan, Muxikebarrin.
Getxoko Udalak Aixe Getxo! kultur sariak emongo ditu gaur, abenduak 13, 19:00etan, Muxikebarrin. XIII. edizinoan, udalerrian kulturan lan egiten daben 14 persona eta ekimen autortuko dira: Arte Eszenikoetatik Baloreen Hezkuntzara; Musika Klasikotik Arkitekturara edo Literaturatik Zientzia eta Barrikuntzara.
2023ko saridunak
Epaimahaiak 14 kategoria ezarri ditu goraipamenak egiteko. 2022ko saridunak ondoko honeek dira:
- Ikusizko eta ikus-entzunezko arteak: Gorka Aguirre, makillaje protesikoak, animatronikak eta dummyak sortzen aditua.
- Arte plastikoak: Charo Garaigorta, artistea eta hezitzailea.
- Arte eszenikoak: Ane Pikaza, aktorea eta ilustratrazilea.
- Musika klasikoa eta garaikidea: Berta Fresco, piano-jolea.
- Gaur egungo musikea: Bringas, rock taldea.
- Literaturea: Álvaro Heras-Gröh, idazlea.
- Diseinua: Eider Corral, diseinatzailea, komisarioa eta irakaslea.
- Arkitektura eta eremu publikoa: Aitor Gurtubay, arkitektoa.Gastronomia: Baste, Romoko taberna.
- Kulturea hezkuntzan eta balioetan: Ibilki Getxo, irabazi-asmorik gabeko alkartea; kultura-, kirol- eta aisialdi-jarduerak eskaintzen ditu mendi-ibilien eta mendi-ibilien bidez.
- Kultura barritzailea: Saúl Santolaria, musikaria, kantaria, konpositorea, moldatzailea, produktorea eta soinu-ingeniaria.
- Kultura ondarea, hautemangarria eta hautemangaitza: Asier Paredes, organistea eta artista polifazetikoa.
- Aixegaztea etorkizun oparoko gazteak: Maitane Sarralde, jantzari garaikidearen interpretea, sortzailea eta irakaslea.
- Ibilbide profesional eta artistikoa: Matxalen Bilbao, jantzaria, pedagogoa eta sortzailea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!