Iraupen luzeko jagoletzearen arloko arreta personalizatuari jagokozan jardunbide egokienen autormenak

Bizkaie! 2023-12-12 08:03   Kulturea

Erakunde publiko edo pribatuetako 26 hautagaik parte hartu dabe.

Deialdiaren bigarren edizinoa da aurtengoa eta Bizkaian iraupen luzeko jagoletzearen arloan zerbitzuak emoten dituen erakunde publiko edo pribatuetako 26 hautagaik parte hartu dabe. Menpekotasuna daben personei eta/edo ezintasuna dabenei zerbitzua emoten deutsen erakundeak dira, bai etxeetan, bai eguneko zentroetan nahiz egoitza-zentroetan jarduten dabenak.

Zabalkunde-jardunaldi publiko baten barruan egingo da autormenak emoteko ekitaldia eta Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako diputaduak edegiko dau saioa.

Egitaraua

10:00 Jardunaldiaren edegierea.

Amaia Antxustegi, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputadua.

10:15 Alkarrizketa-mahaia: Personalizazinoak, dimensinoak eta laguntzak.

- Lourdes Zurbanobeaskoetxea. Bizkaiko Iraupen Luzeko Jagoletzearen Transizinoa Sustatzeko Planaren koordinatzailea.

- Pili Castro. Psikologian doktorea eta Bizkaiko Cáritaseko edadekoen eta zahartzearen arloko arduraduna. Deustuko Unibersidadeko irakaslea.

- Álvaro Mosquera. Gizarte-hezitzailea eta psikopedagogoa. Aspaldiko zerbitzu psikosozialaren eta Portugaleteko Udaleko zentro sozialen arduraduna.

10:45 Zentzua daben bizitzak

Ramón Bayés Psikologiako katedradun emeritu eta Filosofia eta Letretako doktoreari eginiko alkarrizketearen emisinoa. Javier Yanguas da alkarrizketatzailea, Psikologiako doktore eta La Caixa Fundazinoko edadekoen programearen zuzendari zientifikoa.

11:15 Iraupen Luzeko Jagoletzak Personalizetako Jardunbide Egokiak autortzeko 2022ko deialdiaren ebaluazinoa.

Elixabete Elordi. Bizkaiko Iraupen Luzeko Jagoletzen Transizinoa Sustatzeko Planeko teknikaria.

11:30 Erakunde sarituei aitamen bereziak eta autormenak emotea. Galdakaoko San Andres eta Portugaleteko Etxeder egoitzek; Zornotzako Nafarroa eta Bilboko Ercilla eguneko zentroek; Argia Fundazinoak eta etxeTIC Foru Zerbitzuak jaso ditue autormenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu