Lotura taldeak bigarren lana aurkeztu dau

Bizkaie! 2023-12-08 10:56   Musikea

Erantzunaren zain izenekoa.

Lotura taldea zuzenean Durangoko Azokean. | Ikusi handiago | Argazki originala

Lotura taldeak lau kantuz osotutako bigarren estudiko lana aurkeztu dau Durangoko Azokan, Erantzunaren zain izenekoa. Bilbotarren lehen EP lanagaz alderatuz, eboluzino garbia antzemoten da, izan be, landuagoa, sakonagoa eta sendoagoa da. Izenburuak berak dakarrenez, galdera bildumea da lan hori.

Musikalki, aurreneko diskoan egindakoa baieztau eta horretan sakondu dau taldeak. Bigarrenez, Fruizeko Gaua Estudioan emon deutsee formea kantuei, Asier Zubelzu produktorearen laguntzinoagaz.

Kontzertuei jagokenez, abenduaren 16an Igorreko Kiñu gaztetxean egongo dira 20:30ean, Erraz taldeagaz batera. Musika Zuzenean erakusmahain izango dira diskoa erosi nahi ezkero.

Lotura

Andoni Ugalde gitarristeak sortutako proiektua da Lotura. Andonik berak, Pablo Buenok (baxua), Antonio Suárezek (bateria) eta Iker Aginagak (ahotsa) osotzen dabe taldea. 2021ean, taldeak bere lehen diskoa kaleratu eban Fruizko Gaua Estudiotan eta Automatak izan (Gaua Records, 2021) izenekoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu