Juan Diego Ingelmo Benaventek diseinauutako kartelak iragarriko dau XXIV. Umore Azokea

Bizkaie! 2023-12-07 12:24   Kulturea

Jaialdia, maiatzaren 16tik 19ra izango da.

2024ko Umore Azokearen XXIV. edizinoak badau kartela. Irudi irabazlea Castelloko Burriana herriko Juan Diego Ingelmo Benaventek diseinau dau. 27 artistaren 38 proposamenen artean aukerau da, Estaduko proposamen ugari egon arren, gehienak Euskadikoak izan dira.

Aurtongo Epaimahaiko kideak ondoko honeek dira: Amagoia Garaizabal, Basauriko Udaleko teknikaria; Alejandro Antunez, Hortzmuga konpainiakoa; Jokin Nieto, diseinuko profesionala eta Estibaliz Bilbao, Leioako Udaleko Kultura, Kirol eta Gazteria zinegotzia.

XXIV. Umore Azokea

Umore Azokearen XXIV. edizinoa maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an izango da. 23 edizinoren ondoren, Umore Azokea erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Estaduan eta nazinoartean.

Lau egunez, Leioak aukera itzela eskainiko dau banatzaileak, programatzaileak, konpainiak eta prensa Kaleko Arteakaz egoera parebakoan bizi daitezen. Atontzaileek adierazo dabenez, hartu-emonak ezartzeko, ideak trukatzeko, lanak erakusteko eta antzezpenak kontratetako aukerea izango da. Kaleko arteak eguneko hogeita lau orduetan biziteko aukerea emoten dauen foroa egingo da, ekitaldi horreetan buru-belarri sartzen dan publikoagaz, eskaintzen deutseen ikuskizun guzti-guztiez disfrutetako eta aktiboki parte hartzeko.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu