'Gazteok, zuena be bada Durangoko Azokea eta geugaz nahi zaituegu'

Bizkaie! 2023-12-07 07:45   Kulturea

Ikasle Goiza gaur, abenduak 8, Durangon.

Nerea Mujika Gerediaga alkarteko presidenteak adierazo dauenez, ilusinoz beterik gatoz, izan be, bost egun eder ditugu aurretik, fantasiaz beteriko bost egun. Barriro be kulturearen topagune bihurtuko da Durango eta egitarau oparoa daukagu, egitarauko 265 ekintzei balioa emonez. Gazteak erakarteko ahalegina nabarmendu dau: Azoka gaztea, bizia eta freskoa izango da aurtengoa. Eta ikaragarri pozten gaitu horrek. Gazte ugari izango ditugu erakusmahaietan lan barriak erakusten, baita aurkezpenetan edo zuzenekoetan parte hartzen be. Eta gazte piloa espero dogu bestaldean be, zaleen artean, egitarauko ekintza asko eurentzat atondu ditugulako. Gazteok, zuena be bada Durangoko Azokea eta geugaz nahi zaituegu, egin deutse dei Mujikak.

Gaur, abenduak 7, Ikasle Goiza izango da Durangoko Azokan. Euskal Herriko hainbat ikastetxetatik ehunka ume eta gazte etorriko dira, kulturea ezagutu eta disfrutetako asmoz. Azokako guneetan eurentzako tailerrak egongo dira, besrteak beste, palindromoen ariketak, musika esperimentazinoa, filosofia, bideojokoak eregitea, antzerki inprobisazinoa, bideoklipen lanketea eta Ibarrolaren artean oinarrituriko sorkuntzea.

Ikasleei eskainitako goiza izan arren, azokea bera bisitari guztientzat zabalik egongo da. Programazinoa ekitaldiz josita dago eta hainbat protagonista izango dira, besteak beste, Harkaitz Cano, Nerea Loiola, eta Xabier Mendiguren idazleen aurkezpenak Ahotseneako solasaldietan; Moxal eta Zeker taldeen kontzertuak Ahotseneako zuzenekoetan; Gamer Gela eta Rolarien jokoak Kabian; Ximinoa, Erro eta beste sei film labur Irudienean; Potx eta Lotx pailazoen ikuskizuna Saguganbaran; Gaizka Chamizo eta Amahiru konpainiaren antzezlanak Szenatokian.

Abenduaren 7ko programazinoa konsultau hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu