Ura eta ibaiak protagonista Artium Museoan abenduko zubian

Bizkaie! 2023-12-06 08:00   Kulturea

Abenduaren 6tik 10era, museoaren ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da, etenik barik.

Retegi aita semeak | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museo-Artium Museoak umeentzako lantegiak atondu ditu abenduko zubirako, ura eta ibaiak protagonista dirala. Carolina Caycedo artista kolonbiarraren Adiskideen lurraldea erakusketeagaz loturik, 5 eta 12 urte bitarteko umeek, heldu bat lagun dabela, ibaietako ekosistemen eta horreekaz lotutako bizimoduen garrantziaren inguruan lan egingo dabe. Lantegiak doban eta edegiak dira eta ez da beharrezkoa aurretik izena emotea. Abenduaren 6tik 9ra izango dira, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era.

Abenduko zubian, Adiskideen lurraldea erakusketearen miaketa-koadernoa banatuko da, argitu beharreko 10 galderagaz, erakusketa modu bizi eta dibertigarrian ezagutzeko eta artistearen lanean sakontzeko.

Abenduaren 7an, 19:00retan, bestalde, Olatz Gonzalez de Abrisketaren eta Jorgen Lethen Pelota II filma proiektauko da, Euskadiko Filmategiko Euskal emakume zinemagileak zikloaren barruan.

Hilaren 10eko Artium Txikia eta Good Morning Artium programen saioakaz amaituko da zubiko programazinoa eta data hori, bat dator, gainera, Julia Spínolaren eta Nerea Lekuonaren erakusketen amaiereagaz.

Abenduaren 6tik 10era, museoaren ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da, etenik barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu