2024ko Bilboko Aratusteak iragarteko kartel lehiaketea martxan
2023-12-05 13:17 KultureaIzena emoteko epea zabalik egongo da urtarrilaren 7ko 23:59ak arte.
Bilboko Aratusteak zezeilaren 8tik 13ra izango da eta Bilboko Udalak 2024ko Aratusteak iragarteko kartel lehiaketea deitu dau, jai herrikoiak, parte-hartzaileak, txiki zein handientzako ekitaldiak izango dituen sei egunk.
Parte hartu nahi dabenek lan originalak urtarrilaren 7ko 23:59ak baino lehen aurkeztu ahal izango ditue. Aurreko edizinoetan bezela, gehienez, lan bi aurkeztu ahal izango ditue parte-hartzaileek eta dibersidadea balorauko da generoa eta sexu-orientazinoa, jatorria eta kulturea, dibersidade funtzionala, edade, klase soziala, gorputz mueta eta besteklakoka irudikatzean, rol eta estereotipoei aurre eginez.
Lanek formatu bertikala izan beharko dabe, 50 cm x 70 cm-koa, eta online aurekztu beharko dira udal-webgunearen bidez, Kartel Lehiaketa Aratusteak 2024 atalean. Bertan, kartelaren irudia igon ahalko da JPG formatuan (Neurriak: 820 x 1171 pixel. Bereizmena: 72 pixel/hazbete. Gehieneko pisua: 2MB).
Lehiaketako oinarriak Udaleko webgunean eskuragarri dagoz.
Jai-batzordeak eta diseinuaren eta kulturearen arloko ordezkariek osotutako epaimahaiak sei kartel finalista hautatuko ditu. Jenteak udal-webguneko online botazinoan eta aurrez aurreko botazinoan (eremu publiko batean, oraindino zehaztu barik dago) botau ahal izango dau, urtarrilaren 15a eta 21a bitartean. Kartel irabazlea aurrez aurreko botazinoa (% 33), online botazinoa (% 33) eta epaimahaiaren erabagia (% 33) kontuan hartuta erabagiko da.
Lehiaketea irabazten dauenak 2.000 euroko saria irabaziko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!