2023/12/08 - 2023/12/10

Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. | Antzerkia

David Caiñaren 'Tres Tristes Breves'.

.

Tres Tristes Breves, normalean publikoari galarazoten jakon fikzinoko istorioen zati horren bisita gidatua da: jatorria. Lan honetan, Vinagre, El primer tren que salga; eta El numerito; pieza laburrak barrikusiko ditugu. Pieza horreek epaimahaiaren, publikoaren eta interpretazinoaren 8 sari batzen ditue P6ko Antzerki Arineko Jardunaldietan.

Egile bat, aktore talde bat eta kontetako modu bat ditue amankomunean hiru piezek, beti be komediaren eta dramearen muga horretan dagozan piezak. Baina, batez be, bada oso modu intimoan lotzen dituan zeozer: Guztiak egilearen benetako esperientzietatik abiatzen dira. Eta ikuskizun honetan esperientzia horreek zelakoak izan ziran bertatik bertara ezagutu ahal izango dogu.

Tres Tristes Breves antzezlana, hiru pieza labur triste baino gehiago da. Istorioei buruzko istorio bat da. Emozinoak haragi bizian dituan ikuskizuna. Komedia bat, eta guztiz kontrakoa be bai.

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu