Dupla taldeak single barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2023-12-05 09:11   Musikea

Horrezaz gan, lan barriaren aurkezpen kontzertuak iragarri ditue.

Dupla taldean Aguraingo lagun bi dira, landa-ingurunetik musika urbano-aglomeradua sortzen dabe. Artisten proposamenaren barruan elektronikea, rocka eta jantzea dagoz; burrukea eta maitasuna, jarrerea eta sagardao txotx-a. Ez da erraza bikote arabar hau zuzenean ikustea, baina 4 urteko ibilbidean 150 kontzertu baino gehiago emon ditue, izan be, hori da euren aurkezpen gutunik onena.

Disko barriaren Fandango Nasty singlea eta birea aurkeztu ditue; Japonian emongo deutse hasierea eta estaduko eta Euskal Herriko aretoetan jarraituko dau eta gehiago ezin dabenean amaituko da. Letra satirikoak, pop leloak eta tradizinoa eta jokera barriak bateratzeko bilaketa nekaezina dira Dupla, euskal eszenaren erreferenteetako bat.

Abesti barria, Raimundo El Canastero taldeagaz egin dabe. Entzun hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu