Arriaga Antzokiak Opari Txartela jarri dau salgai

Bizkaie! 2023-12-01 13:37   Kulturea

Ikusleak fidelizetea da helburua.

Arriaga Antzokiak arte eszenikoen aldeko pasinoa sustatzeko eta ikus-entzuleei antzokira etortea errazteko asmoz, barriro be Opari Txartela jarri dau salgai. Txartel horri esker, jasoten dauenak, 2024ko bagilera arteko denporaldi honetako antzerki, musika, opera, jantza eta bestelako ikuskizunez gozau ahal izango dau, Arriagako Opari Txartela erregaletan dauenak emozino bikain eta parebakoak eregaletan ditu.

2013ko Gabonetako kanpainetan martxan jarritako ekimenaren antzekoa da etaizandako erantzu bikainaren ondorioz hamaikagarren urtez jarraian abiarazo dabe. Kanpaineak helburu ditu ahalik eta persona gehien antzokira erakartea eta harrobia egiten jarraitzea, adiskideak gehituz.

Arriaga Antzokiko Opari Txartela eskuratzea, oso prezio egokian eta beste zenbait abantailez kulturea oparitzeko aukera bikaina da. Hori dala eta, Gabonaldian senitartekoei edo/eta adiskideei egiteko opari ezin hobea izan daiteke.

Opari Txartelaren modalidade bi dagoz; batak 40 euroko saldoa dau eta besteak 100 eurokoa. Aukera bietako edozeinek emoten dau denporaldi honetarako Arriaga Antzokiko sarrerak erosteko aukerea (saldoa agortu arte). Erositako sarrerek, lehen unetik % 25era arteko beherapenak ditue.

Horrezaz gan, Opari Txartela dauenak beste abantaila bat be izango dau, izan be, saldoa agortu ondoren, Arriagako Adiskide karneta doban lortu leike. Karnet horren titularrak sarrerak beherapenagaz erosten jarraitzeko eskubidea eta bestelako zenbait abantaila izango ditu denporaldi honetan, 2024ko bagilera arte. Opari Txartelaren saldoa amaitu ondoren aitatutako karneta doban lortzeko, nahikoa izango da antzokiko Informazino Bulegora hurreratzea eta Opari Txartela aurkeztea.

Opari Txartelak sarreren prezioan abantailak dituen eskaintzak dakarz, balio osoa amaitu arte (40 edo 100 euro, modalidadearen arabera). Arriaga Antzokiko txarteldegietan erabili daiteke, baita on-line egiten den edozein erosketatan be (www.teatroarriaga.eus). Sarrerak Internetez erosteko, Opari Txartelaren jaubeak txartel bakotxean dagoan kodea sartu beharko dau.

Kontuak kontu, Opari Txartela dagoeneko erosi daiteke Informazino Bulegoan edo Arriaga Antzokiko txarteldegietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu