XII. Gau Irekia San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako hainbat kale eta plazatan

Bizkaie! 2023-12-01 08:38   Kulturea

Abenduaren 16an izango da.



Sarean Kultur Elkarteak atonduta, Auzo Garaietako aberastasun kulturala ospatzeko jardunaldia izango da Gau Irekia, modu kolektiboan eratutako programa bategaz, testuinguruko hainbat eragile sozial eta kulturalen parte-hartzearen bitartez sortutakoa. Gau Irekia lankidetza eta aldarrikapena sustatu nahi dituan jaialdia da eta tokiko bizitza kulturalaren parte-hartze aktiboa bultzatu nahi dau. Gau Irekia, auzotarrei, artistei, alkarteei eta erakundeei nahi ditugun auzoak alkarrekin eregiteko gonbidapena da eta jaurdunaldi osoan zehar, auzo horreetako kaleak eta espazioak artez eta kulturaz beteten dira arratsaldetik gauera arte.

Eguzkiak agur esaten deuskunean, auzoko argiak piztu eta Auzo Garaiak argiztatzen diranean ultrasoinuak entzun nahi ditugu, gaueko ikusmena garatu, gure auzoetako kaleetan eta espazioetan alkar topauko gara indartsuago bihurtzeko. Gau Irekia 2023 sorginkeria kolektiboa izatea nahi dogu, gure auzoetako kultur aniztasuna, ezohikoa, ezbardintasuna eta disidentzia aldarrikatzeko.

Programan 55 proposamen inguru egongo dira 47 espaziotan eta horreen artean hainbat ekimeniragarri ditue, besteak beste,: hainbat pieza eszeniko, jantzak, kontzertuak, ekintza performatiboak, gaueko ibilbideak, parte hartzeko esku-hartze artistikoak, queer eta euskal produktoreen musika elektronikoko saioak, proiekzino ziklo ibiltaria, gure irrati komunitario barriaren aurkezpena, instalazino inmersiboak, burruka antikolonialari buruzko berbaldiak eta txikientzako tailerrak. Gau Irekia tokiko proiektuak eta espazioak ezagutzeko zein normalean ibilten ez garen txokoetan sartzeko aukera ezinbestekoa da.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu