Hemen da XV. First Lego League Euskadi
2023-11-30 07:46 KultureaLehenengo aldiz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
First Lego League Euskadi prestakuntza-programearen helburua da Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen artean bokazino zientifiko-teknologikoak modu praktikoan eta dibertigarrian bultzatzea, benetako arazoei urtenbidea emoteko.
Ekimen hau mundu osoan egiten da eta Euskadin Deustuko Unibersidadeak, Mondragon Unibersidadeak eta UPV/EHUk atontzen dabe, Innobasque-Barrikuntzearen Euskal Agentziaren babesari esker.
2023ko zemendiaren 29tik urtarrilaren 25era arte, First Lego League Euskadiren hamabosgarren edizinoaren barruan, Euskadin Innobasque-Barrikuntzearen Euskal Agentziak prestakuntza (5 tailer online eta 7 bisita) eskainiko deutse EAEko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei, 9 eta 16 urte bitarteko gazteen artean, modu praktiko eta dibertigarrian, zientzia eta teknologiarako bokazinoa sustatzeko. Ekimen hau mundu osoan egiten da eta aurten, 110 herrialdetako 679.000 ikaslek (horreetatik 2.000 EAEkoak) hartuko dabe parte Masterpiece izeneko erronka tematikoan. Taldeek gainerakoakaz konpartidu nahi daben zaletasun bat identifikau beharko dabe eta, horretarako, teknologia eta sormena erabili beharko ditue.
First Lego League Euskadi Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza Sailaren STEAM Euskadi Estrategiaren barruan dago eta helburua da ikasleen artean prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea.
First Lego League Euskadi txapelketearen hamabosgarren edizinoaren finala martiaren 2an izango da eta, aurten, lehenengo aldiz, lau egoitza izango ditu: Bilbo, Donostia, Arrasate eta aurten, Vitoria-Gasteiz batu jake. First Lego League Euskadiren aurreko edizinoan EAEko 42 ikastetxetako 2.092 ikaslek hartu eben parte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!