Yogurina Borovak 'Amona Molona' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2023-11-29 12:48   Musikea

Kolore eta irudiakaz, gaztetxoen irudimena lantzeko diskoa da.

Yogurina Borova 'Amona Molona' diskoaren prentsaurrekoan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Yogurinha Borova artistearen laugarren diskoa da Amona Molona. Ume eta gaztetxoentzat egiten dauen lehena. Umeei mezu alaia bialtzeko egindako diskoa, umeak emakumeak bezela ahalduntzeko musikea gustura entzuten daben bitartean. Erritmo errazak eta jantzagarriak erabiliko ditu Yogurinha Borova transformista eta drag queen-ak.

Gaztetxoenak hezi nahi ditu era eraginkorrenean, musikearen dibertimenduagaz. Hori da diskoaren helburu nagusia, ondo pasetea, hausnarketarako baliogarriak diran osogaiakaz. Halanda ze, kolore eta irudiak tarteko dirala, gaztetxoen irudimena lantzeko diskoa da Amona Molona.

Diskoa, 2023ko zemendian grabau eta produzidu dau Ruben G. Mateosek haren estudioan. Masterizazinoa, barriz, Iruñeko Estudios K-n egin da.

Kontuak kontu, deskargau eta entzun hemen abesti barria.

Yogurina Borova

Yogurinha Borova (Bilbo, 1994) edo Eduardo Gabiña Marañon (Laudio, 1969). Transtornista Kabaret taldean emon eutson hasierea artista ibilbideari 1994an. Gero, 2004an hain zuzen be, bakarkako ibilbidea hasi eban. Argazkilari profesionala be izan da, eta 17 sari emon deutsee.

Lehen diskoa 2011an argitaratu eban, eta beste bi egin ditu Gor diskoetxeagaz. Orain Baga-Bigak hartu dau lan hori.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu