Barikuan hasiko da I. Leb Jaialdia, Lengoaia Eszeniko Barrien Nazinoarteko Jaialdia

Bizkaie! 2023-11-29 12:34   Kulturea

Jaialdia Agoitzen izango da, Pirinioen atarian, abenduaren 1etik 9ra.

LEB – Lengoaia Eszeniko Barriak Nazinoarteko I. Jaialdia Agoitzen (Nafarroa) egingo da, Nafarroako Pirinioaurrean, abenduaren 1etik 9ra. Jaialdian izango dira erakusketea antzezlanak, jantzak, arte-performance bereziak, lantegiak, prestakuntza-ikastaroak, tokiko kolektiboakazko bitartekotza-ekintzak, eztabaida-foroak eta kontraste-foro bat. Lehen edizino honetarako konpainia eta egile honeek programau dira: Alessandra García; Diego Anido; Evangelos Lalos; InDubio - Barandi Produkzinoak; Melena Androide; Toni Agustí, Societat sardina eta Toné-franché; Alberto Velasco; Olatz Gorrotxategi; Danza Mobile | Incubo Teatro; Breathless Dance Center; Elirale; Amaia Bono eta Damián Montesdeoca; Butaca 78 Eserlekua; Arnolda Nöir; eta Teatrolari.

Bariku honetako 12:00etan Agoizko udaletxean egingo dan inaugurazino ekitaldian anfitrioia Iñaki Ardanaz aktore agoiztarra izango da. Gainera, LEB-CTMT (ConTinta Me Tienes) testu eszenikoen lehen saria emongo da, AAT - Antzerki Egileen Elkartearen lankidetzeagaz. Epaimahaian honako honeek dagoz: Sandra Cendal (ConTinta Me tienes argitaletxea), Eva Mirk (antzerkigilea eta zuzendaria, 2019ko Calderón de la Barca saria), Mariajo López (antzerki-kritikaria), David Montero (Antzerki Egileen Elkartea) eta Asier Anduezak (LEB Jaialdiko zuzendaria). Epaimahaiak igazko udan kaleratutako deialdian jasotako 135 testuetatik irabazlea aukeratu dau. Leire Ruiz aktore nafarrak eta Marc Servera aktore mallorcarrak testuaren irakurketa dramatizatua egingo dabe.

Jaialdian programautako ekitaldietara joateko sarrerak dagoeneko jaialdiaren webgunean, hemen, eskuratu daitekez eta emonaldia baino ordubete lehenago Agoizko Kultur Etxeko leihatilan. Horrezaz gan, badagoz ezintasuna daben personentzat gordetako lekuak, jardueretan parte hartzeko aukerea, sarbide erraza eta kokapen hobea izan deiezan, babes-preminen arabera. Sarrera horreek eskatu ahal izango dira entradas@4tickets.es helbidearen bidez, webgunean edo 934 960 376 telefono-zenbakira deituta.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Iriartea Pilez alkarteak sustatutako LEB proiektuak honako honeen dirulaguntzea dau: Nafarroako Gobernua, Nafarroako Kutxa Fundazinoaren eta La Caixa Fundazinoaren InnovaCultural Programea, Agoizko Udalaren, Agoizko Kultur Etxearen, Arte Eszenikoen Akademiaren (AEA), Eszena Zuzendarien Elkartearen (EZE), Antzerki Egileen Elkartearen (AEE), Nafarroa Eszena Enpresarien Elkartearen (NEEE) eta Continta me tienes Argitaletxearen (CTMT) lankidetzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu