Korrontzik, 20 urte: '900 kontzertu baino gehiago eta 12 disko'
2023-11-29 09:46 Musikea20 izeneko disko bikotxa eta liburu bat kaleratu ditue.
Korrontzi folk taldea, azken hamarkadako talde euskaldunik internazionalena, 2024an bere hogeigarren urteurrena ospatuko dau eta urte horreetan guztietan bizitakoak disko bikotxean eta liburu baten sartu ditue. Halanda ze, taldearen 12. diskoa hain zuzen be. Ganera, Luis Peixoto produktore portugaldarraren laguntzinoa izan dau talde bizkaitarrak.
Diskoan parte hartu daben kolaboratzaileen artean, Phil Cunningham (Eskozia), Michael McGoldrick (UK), Luar Na Lubre (Galizia) edo Iñigo Etxe ETS, Mikel Urdangarin, Erramun Martikorena eta Itziar Ituño (EH) dagoz. Hiru kanta barrietan be, aparteko kolaboratzaileak izan ditue; Angel Hevia astuariarra, Bihotx bikote gipuzkoarra eta Brath talde galiziarra. Guztira, 23 pieza produzitu dira. Korrontzik 20 urte beteko ditu 2024an, ordutik 900 kontzertu inguru eskaini doguz, 11 disko kaleratu eta hori dana ospatzeko disko barria atara dogu adierazo dau Agus Barandiaran.
20 izeneko albuma, Korrontziren lehena izango da Aita Mari proiektuaren omenez grabautako diskoaren ondoren, izan be, lan horregaz proiektuari bultzadea emotea eta musikeaz bidaiatzea zan, herriak eta konzientziak alkartuz, kulturea posible dala erakutsiz adierazo dau.
Korrontzi taldea zuzenean ikusteko hurrengo aukerea bihar izango da, hilak 30, arratsaldeko 18:30ean, Balmasedako San Roque Hotelean Oinkari Jantza Taldeagaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!