Ikasle bikainentzako 'Casilda Iturrizar - Epaltzaren Alarguna' hamar beka emon ditue

Bizkaie! 2023-11-29 08:38   Kulturea

1963tik 2023ra 459 bilbotarrek jaso dabe beka hau.

Bekek 2021/2022 ikasturtean kalifikazio akademiko onenak izan dituten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailako ikasleen lana autortzen dabe.

Dirulaguntza 415 eurokoa da Batxilergoan eta Heziketa Zikloetan sartzen diranentzat eta 905 eurokoa unibersidade-graduetara igarotzen diranentzat.

Eider Bilbao Hezkuntza Saileko zinegotziak Casilda Iturrizar beken balioa azpimarratu dau, Bilboko Udalaren hezkuntza inklusibo eta kalidade handikoa lortzeko konpromisoaren erakusgarri.

Amaia Arregi Lehen Alkateordeak eta Eider Bilbao Hezkuntza Saileko zinegotziak ikasle bikainentzako Casilda de Iturrizar - Epaltzaren alarguna bekak emon deutsee 2021-2022 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. mailan kalifikazinorik onenak lortu zituen 10 ikasleei.

Amaia Arregik ikasle bekadunak zoriondu ditu eta ikasten jarraitu deien eta bikaintasunez egin deiezala animau ditu. Alkateordeak ondokoa esan dau: Ikaskuntza, profesionaltasuna eta bikaintasuna ez dirala lortzen dan jomuga bat, gure bizitzan zehar lantzen dogun zeozer da, ibilbide bat dira.

Eider Bilbaok udaleko Hezkuntza Sailak dauen konpromisoa gogorarazo dau, hau da, Bilbo uri hezitzailea eta ikasten dauena bihurtzea. Eta holan, hezkuntzea ikastetxeetatik haragoko zeozer be izatea.

Esangura horretan, zinegotziak adierazo dau hezkuntza-arloko inbersinoa 2023an baino % 5,1 handiagoa izan dala, 9,5 miloe eurora heldu arte. 55.000 euro bideratu dira bikaintasunerako beka-programa horri eusteko.

Casilda Iturrizar-Epaltzaren alargunaren beken aurtengo edizinoko bekadunak ondokoak izan dira:

  • Salesianos Deusto HLBHIP. Diego Sardon Ortega.
  • San Adrian BHI. Gara Medrnao Lopez.
  • Berrio-Otxoa HLBHIP. Aimar Alvarez Iglesias.
  • Eskurtze BHI. Jon Inunciaga San Roma.
  • Jesuitak Indautxu LBHIP. Asiera Ortega Sagastagoitia.
  • Miguel de Unamuno BHI. Bruno Palacios Nuñez.
  • JesuitakIndautxu LBHIP. Asier Ortega Sagastagoitia.
  • Jesuitak Indautxu LBHIP. Asier Renedo Diez.
  • Salesianos Deusto HLBHIP. Ibone Sardon Ortega.
  • Calasancio HLBHIP. Pablo Gutierrez-Cabello Fernandez.

Epaltzaren Alargunaren beken zenbatekoa ikasturteko 415 eurokoa da batxilergoko eta prestakuntza-zikloetako ikasketetan hasten diranentzat eta ikasturteko 905 eurokoa unibersidade-graduetan sartzen diranentzat.

Bekak eskuratu ahal izateko, DBHko 3. mailan gitxienez 8,5eko batez besteko notea izan behar dabe ikasleek eta, ondoren, egoera berean dagozan beste ikasle batzuekaz lehiatu oposizino batean. Bekadun ikasleek bekeari eutsi ahal izango deutse, beti be laguntzearen helburu dan ikasturteko batez besteko notea oso ona bada. Edizino honetako bekadunek nota onenak lortu zituen azterketetako 295 parte-hartzaileren artean. Zenbatutako datuen arabera, 1963tik 2023ra 459 bilbotarrek jaso dabe beka hau.

Momentu honetan 53 beka dagoz indarrean: 27 neska eta 26 mutil. Batez be STEAM eremuetan (injinerutzak, matematikak, fisika...), guztizkoaren % 98.

Uri Hezitzailea 2023

Bekak emoteko ekitaldia Uri Hezitzaileen 2013ko Nazinoarteko Egunean egin da, Kultura, sorkuntza- eta ikaskuntza-iturria uri hezitzailean goiburupean. Bilbo Uri Hezitzaileen Nazinoarteko Elkarteko kide da. Sare horretan, gizartea eraldatzeko tresna lez hezkuntzea sustatzeko konpromisoa daben 500 toki-gobernu inguru batzen dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu