XV. BizkaIdatz Literatur Lehiaketearen sariak emon ditue

Bizkaie! 2023-11-29 07:55   Kulturea

Aimar Orbe Mateo, Ainhoa Lanzagorta Jiménez, Alejandro Negueruela González, Ivan Poyato Del Río eta Aitziber Landa Serrano saritu ditue.

Begoña de Ibarrak, BFA-ko Kultura zuzendari nagusiak, BizkaIdatz literatur lehiaketearen hamabost edizinoko sariak banatu ditu bart Foru Liburutegian.

Esta historia la escribes tú/Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da' izenburupean, Aldundiaren helburua Bizkaiko herritarren artean literatur sorkuntzea sustatzea eta bultzatzea da.

Euskerazko modalidadean epaimahaikideak Jabi Elortza, Idoia Barrondo eta Marta Goikoetxea Nagore izan dira eta Aimar Orbe Mateori emon deutse lehen saria Marlon obreagaitik; Ainhoa Lanzagorta Jiménezek bigarrena eroan dau Hautu itzulezina obreagaitik; eta, azkenik, Jabi Elortzak hirugarren saria jaso dau Marlon obreagaitik.

Era berean, gaztelaniazko modalidadean Begoña Elorrieta, Elena Sierra eta Andoni Abenójar izan dira epaimahaikideak. Kasu honetan lehen saria Alejandro Negueruela Gonzálezentzat izan da, Tres Mujeres lanagaitik; bigarren saria Ivan Poyato del Ríorentzat izan da India, obreagaz eta Aitziber Landa Serranori emon deutse hirugarren saria, Alud obreagaitik.

Modalidade bietan lehen sariak 2.000 euro eta egiaztapen-diplomea ditu, bigarrenak 750 euro eta diplomea eta hirugarrenarentzat 250 euro eta egiaztagiria dago. Horrezaz gan, egun horretan kontakizun guztien argitalpen bateratua iragarriko dabe.

Kontuak kontu, parte-hartzaileek kontakizun bat idatzi behar eben, gaur egungo beste idazle batzuek proponidutako istorio biren (bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz) hasieratik ekinez, beti be proponidutako kontakizunen hasierara, personaietara eta planteautako egoeretara egokituta. Holan, oraingo honetan, Cristina Gorostidi Salinasen Marlon eta Begoña Elorrietaren Alud eleberriak izan dira lehiaketearen hasierako testuak.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2008an jarri eban martxan Bizkaidatz literatur lehiaketea eta bizkaitarren sorkuntza literarioa bultzatu eta sustatzen dau. Horretarako, lehiaketan parte hartzen daben egileek egungo idazle batek proponidutako hasieerari jarraipena emon behar deutse, kontakizunaren hasierara, personaietara eta hasiera horretan planteetan diran egoeretara egokituko dana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu