Arcade Fire, Massive Attack, Zea Mays eta beste hainbat artista 2024ko Bilbao BBK Live Jaialdian

Bizkaie! 2023-11-28 12:31   Musikea

Urtero lez, Kobetamendin izango da jaialdia, garagarrilaren 11tik 13ra.

Arcade Fire (Bilbao BBK Live). | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilbao BBK Live jaialdian izango diran lehen artistak aurkeztu dabe; besteak beste, Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy, Underworld, eta Parcels. Guztira, 29 artista aurkeztu ditue lehen tanda horretan, 2024 garagarrilaren 11n, 12an eta 13an Bilbao BBK Live jaialdiarako.

Jaialdiak aberastasun handia eskaintzen dau biodibersidadeari jagokonez, eta, musika garaikideko erreferenteez gan, belaunaldiarteko artistak, ahots hasibarriak, proiektu esperimentalak eta jende askok gogotsu espero dituan comebackak be topau ahal izango dira. Kanadako indie talde garaikide garrantzitsuenetako bat dan Arcade Fire barriro be igoko da agertoki ganera irailean Cala Mijas eta MEO Kalorama jaialdietan arrakasta izan ondoren; eta Jungle taldekoek funk parranda bat atonduko dabe landaredia autoktonoz ingurauta. Bristoldik, trip-hop estiloaren sortzaile diran Massive Attack taldekoak izango dira Kobetamendin, baita 2000. hamarkadako ereserki elektroniko handienen sortzaileak be: The Prodigy eta Underworld. Texaseko Khruangbin taldeak (hegazkina esan nahi dau thailandieraz) bizitzako bidaiarik lisergikoena eskainiko deutsee ikus-entzuleei, eta Parcels australiarrek indiearen eta elektronikaren arteko mugak landuko ditue.

Artista-zerrendan aniztasun handia izateak ez dau esan nahi bertokoak alde batera itxi behar danik jaialdiaren atmosfera orekatua ulertzeko: Estaduko artistei jagokenez, Rosalía bereganatzea lortu dauen Ralphie Choo supernova madrildarra; Jimena Amarilloren letra zintzo eta autobiografikoak; Queralt Lahoz katalanaren sustrai andaluziarrak; Sen Senra eta bere bedroom pop estiloa; Derby Motoreta’s Burrito Kachimba taldearen kinkidelia; Nerve Agent taldearen punk metala. Nafarroatik, barriz, El Columpio Asesino taldearen agur-birako kontzertua.

Euskal artistak jaentzuteko aukerea izango da baita be, esaterako, Zea Mays talde handia, Shinova edo Airu.

Konfirmautako artistak

Abonuak

Zemendiaren 29tik abenduaren 1era arte, 2024ko edizinorako bonua prezio berezian erosi ahal izango da jaialdiaren webgunean eta Fever Up atarian; salmenta orokorra, barriz, abenduaren 1ean hasiko da, epeka ordaintzeko aukerea izanik.

Bilbao BBK Live jaialdiak eskerrak emon nahi deutso Bilboko Udalari, babesleei eta erakundeei, izan be, jaialdia posible egiten dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu