Arriaga Antzokiak Arte Eszenikoen Akademiaren Urrezko Dominea jaso dau

Bizkaie! 2023-11-28 07:57   Kulturea

Arte eszenikoen arloan egiten dauen lanagaitik



Urrezko Dominea jasoteko ekitaldia Madrilen izan da, Wellington Hotelean, eta han izan dira Ignacio Malaina, Arriaga Antzokiko zuzendari kudeatzailea eta Andoni Olivares, programazino zuzendaria, aintzatespen hau Eduardo Galan Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako lehendakariordearen eskutik jasoteko.

Urrezko Domineak, Arriaga Antzokiak bizi dauen une goxoa erakusten dau. Bilbotarrei zein bisitan datozen personei erakustaldi bikainak eskaintzeagaitik ez eze, aitatzeko modukoa da produkzino propioak aurrera atarateko egiten dauen lana.

Arriaga Antzokiak pozez eta esker onez jasoten dau Arte Eszenikoen Akademiaren partetik egiten jakon lanaren autorpen garrantzitsu hau. 133 urteko historia daauen antzoki honentzat holako sari batek, duda barik, egindako lana indartzen dau eta bide beretik jarraitzera bultzatzen gaitue.

Arriaga Antzokiak aprobetxatu nahi dau Arte Eszenikoen Akademiak saritutako gainerako erakunde eta artistak be zoriontzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu