Modus Operandi talde gasteiztarrak 'Atzo / Gaur' disko bikotxa plazaratu dau

Bizkaie! 2023-11-23 13:39   Musikea

Iñaki Ortiz de Villalba kantariak gordeta zituan kantuei urtenbidea emoteko asmoz dator lana.





Gaur, zemendiak 22, aurkeztu dau Atzo / Gaur diskoa Modus Operandi taldeak Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan. Jai giroko ska, rock, pop eta hainbat erritmo batu ditu Modus Operandi taldeak.

Modus Operandi taldearen hirugarren diskoak (Atzo / Gaur) joana eta oraina batu ditu erakusteko entzuleari etorkizun laburrean taldeak izango dauen itxura musikala. Atzo diskoko bost abestiek euskal musika taldeei gorazarre egitea dabe helburu. Bost talde esanguratsu aukeratu dira, baina ez jake bost horreei bakarrik egiten omenaldia. Taldeak Euskal Herriko musikearen berrikuspena egin dau. Ez ditu bersinoak egin, moldaketa edegia egiten ausartu dira eta taldeak etorkizun laburrean izango dauen musika sarea josi dau ezelako konpleju barik.

Gaur diskoak Modus Operandi barri bat dakar beste bost kantu barrigaz, nahiz eta kanturen batean aurreko disko bietako brintzak egon. Etorkizuneko Modus Operandi dago diskoetan. Taldeak asko irabazi dau bigarren diskotik hona. Kantuak produziduteko modu barria dau Modus Operandik. Txukunketa horreetan buru-belarri dago Josu Erviti bateria, teknikaria eta produkzinoaren arduraduna.

Atzo diskoko bost abestiek euskal musika taldeei gorazarre egitea dabe helburu. Bost talde esanguratsu aukeratu dira, baina ez jake bost horreei bakarrik egiten omenaldia.

Modus Operandiren hirugarren lana Erviti Studio-an (Aizoain, Nafarroa) grabau, nahastau eta masterizau dau Josu Ervitik 2023ko urrian. Ondokoak dira Atzo diskoak dituan laguntzaileak: Aiora Renteria (Laztana, Latzen), Afrika Bibang (Mañana será igual, Barricada), Dánae (Oreka, Berri Txarrak), Dupla Taldea (Ellos dicen mierda, La Polla Records), Janus Lester (Itsasoa gara, Ken Zazpi). Diseinua Gaiarrek egin dau.

Kantuen artean bi nabarmentzearren:

- Mañana sera igual: Barricada talde garrantzitsua izan zan 80ko hamarkadan gaztaroan ginanontzat eta gero gure atzetik etorriko ziranentzat be bai. Modus Operandi tadearen omenaldiada. 35 urte atzerago doa eta azaltzen dau garai haretako emakumeen egoerea. Testuinguru horretatik egin behar da gaur egun hausnarketea. Drogasek emakumeari egindako omenaldia da, batez be etxeko lanetan ebizenentzat, amei. 'Aldaketa izugarriak ditu maila estilistikoan. Sousofoia sartu deutsagu, cumbia eta elektronikea buztartuz, Bomba Estereo taldearen antzera. Rocketik gehien urrundu garen abestia da. Modus Operandi taldearen arpegi barria dakar abesti honek.

- Ellos dicen mierda, nosotras amen: Mundua pikutara doa eta La Polla Records taldeko Evaristok bikain azaldu dau bizi dogun egoerea. Ez dogu inoiz autotunea erabili, hau da estreinako aldia. 80ko hamarkadan punka izan zana, orain toki hori trapak hartu dau. Trapetik abiatuta rock, rap eta punkera bideratu dogu abestia.

Modus Operandi gara Iñaki Ortiz de Villalba: abeslaria; Joseba San Sebastian: bajua; Josu Erviti: Bateria, perkusinoa, koruak, sinteak; Diego Martinez: Tronboia, sousafoia; Ruben Anton: tronpeta, koruak; eta Ruben Matilla 'Mati': gitarristea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu