FIG 2023, Bilboko Papel Grabatuaren eta Artearen Nazinoarteko Jaialdia, zemendiaren 23tik 26ra
2023-11-23 12:53 KultureaJaponia da herrialde konbidadua.
FIG Bilbao Euskal Herriko arte azokea da, Espainiako eta nazinoarteko papelari buruzko grafika eta arterik onena batuko ditu Euskalduna Jauregian.
Berrogeita hamar galeria baino gehiago eta 500 artistaren lanak izango dira ikusgai, baita zuzeneko erakustaldiak, bisita gidatuak, berbaldiak, eztabaidak eta tailerrak be.
Egitarauari jagokonean, zemendiaren 24an, 18:00etan, Mesa de Arte&Mujer, emakumeak eta artea jorratzeko jarduerea be badakar jaialdiak, kudeaketa kulturalean zein arte ikus-artean profesionalak diranakaz. Artista konbidadua: Mari Ito da; Alejandra Rodríguez Cunchillos, Artearen Historian eta Japoniako artean aditua; moderatzailea: Begoña Zubieta kazetaria.
Ganerakoan, Chillidaren mendeurrena dala eta, datorren zemendiaren 25ean Mikel Chillida eta Koldobika Jauregi artistak mahai-inguru batean parte hartuko dabe.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Urtero Euskalduna Jauregian ospatzen dan eta etxe horri sustraitutako ekitaldia da.
Papel gaineko lanak erakusleiho legez jokatzen dau gure artisten presentzia atzerrian sustatzeko, bai artista ospetsuenak, baita gorabidean dagozanak be, Bilbora datozen kanpoko komisarioen presentziari esker, diziplina artistiko horren gaurkotasuna eta jokerak ezagutzeko jaialdia da.
Hamabigarren edizinoak barrikuntza garrantzitsuak dakarz, jardueren katalogo zabala eta aurten Japonia da herrialde konbidadua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!