Badator Emakumeen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazinoarteko Eguna
2023-11-23 11:27 Pil-pileanDerio Udalak, Danerik Parajek eta Politeknika Txorierrik bat egin dabe.
Emakumeen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harian, zemendiaren 24an, indarrak batu ditue beste behin sensibilizazino-ekintzak jorratu eta honen bitartez, indarkeria matxistearen adierazpen guztien aurrean gaitzespen sendoa adierazoteko. Holan, ekimenak emakumeen kontrako indarkeriarik bako bardintasunezko gizartea eregiteko konpromisoa berresteko balioko dau.
Goizeko lehen orduan, ekitaldi instituzional labur bat egingo da udaletxean. Bertan, jardunaldiaren plana aurkeztuko da eta Politeknika Txorierriko salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzeko ikasleek diseinatutako poltsak eta pegatinak erakutsiko dira. arazo garrantzitsu horren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko eta egoera horiei aurre egiten ari diren emakume guztiei babesa eta elkartasuna helaraztekoirudi eta mezuekin.
Bitartean, Politeknikako ikasleak bitan banatuko dira. Talde batek poltsa eta pegatinak banatuko ditu, imanez gan, Derion kokatutako 41 saltokitan. Eta beste talde bat Eskolara joango da, lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleakaz jarduera asko egiteko. Eta 10:45tan eskolatik martxa moreak urtengo dau, udaletxeko plazan alkarretaratze bategaz amaituko dana.
Gogoratu behar da zemendiaren 25ean, zapatuan, derioztar guztiak 12:00etatik aurrera Herriko Plazan egingo dan manifestuaren irakurketa ekitaldian parte hartu deien konbidauta dagozala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!