Lova Lois, XI. Rockein Sari Nagusian irabazle
2023-11-23 11:16 MusikeaSweet Rage izan da tokiko talderik onena eta Islabat taldea, euskeraz onena.
Lola González Guerricaechebarria Astrabuduako raperea, poetea eta kantautorea, Lova Lois izen artistikoa dauena, izan da Rockein talde eta bakarlarien musika-lehiaketearen 11. edizinoaren sari nagusiaren irabazlea. Zemendiaren 18ko finalean Ben Santana eta Nun taldeei irabazi eutsen. Rockeinen sari nagusiaren aurreko irabazleak Silitia (2022), Full Cab (2021), Cecilia Payne (2020), Sara Zozaya (2019), The Owl Project (2018), Los Cosméticos (2017), Albert Cavalier (2016), Grand Matter (2015), The Weapons (2014) eta Radiofunkens (2013) izan dira.
Tokiko talderik onenaren saria Sweet Rage-ek irabazi dau, azken belaunaldiko metal seikote bizkaitarra. Euskerazko talderik onena Islabat izan da, Asier Olabarrieta elgoibartarraren rock intimista proiektua; eta Nun, Arian Herrero kantautore gasteiztarraren bakarkako proiektuak, eroan dau Eskarabilera saria; azkena, ganera, kategoria nagusiko finalista izan da.
Social Antzokiak 204 gonbidapen banandu zituan finalerako eta ekitaldia Rockeinen Youtube kanalean zuzenean emitidu zan.
Finaleko epai-mahai profesionala ondorengo personek osotu dabe: Álvaro Fierro, Eva Ausín, Jon Agirrezabalaga, María Larrinaga eta Iker Bárbara.
Rockein 2023 sariak
- Talde irabazlea: Lova Lois.
- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, produzidutea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EParen 500 kopia editatzea, CD euskarrian.
- Bideoklip profesional bat grabau eta produzidutea.
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea.
- Tokiko talderik onena: Sweet Rage.
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea.
- Euskerazko talderik onena: Islabat.
- Abesti bat grabatzea eta produzidutea.
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea.
- Eskarabilera saria: Nun.
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!