‘VI. ZKZ Topaketea Zirku Jaialdia’, abenduaren 5etik 9ra Bilbon
2023-11-23 09:50 KultureaZirku barriena izango da protagonista.
VI. ZKZ Topaketea Zirku Jaialdiak programazino zabala dakar eta ikuskizunak, ikastaro trinkoak, tailerrak eta sektoreko topaketak ez dira faltako.
Zirkozaurrek, Zorrotzaurreko zirku arteen guneak, 23. ZKZ Topaketea atondu dau ikusle guztientzako proposamen erakargarria, zirku barriena protagonista izango dauena.
Zirku-ikuskizunak
Bilborockek 5 ikuskizun eta zirku-gala bat hartuko ditu jaialdiak irauten dauen egunetan. Funtzino guztiak 20:00etan hasiko dira.
Estefanía de Paz, FETEN 2022 saria interpretazinorik onenari, lehenengoa izango da abenduaren 5ean, Argako erregina ikuskizunagaz. Eguaztenean, Circusband-ek musikea eta zirkuko trebetasunen ikuskizuna eskainiko dau, Proezas sincopadas izenburupean. Eguenean zirku-galea egingo da Renato de la Mazaren alde, hilbarria dan Zirkozaurreren irakaslea eta artistea.
Puntocero Company-ak proposamen poetiko, gogoetatsu eta heldua aurkeztuko dau eguenean, Fragmentada. Eta amaiera bikaina emoteko Eia konpainiak Espera ikuskizun parte-hartzailea eta hainbat aldiz saritua eskainiko dau.
Ikastaro trinkoak, tailerrak eta topaketa profesionala
Zirkozaurre gunean, hainbat diziplinatako 5 ikastaro trinko emongo dira: Malabare-teknikak, Alex Allison espezialisteagaz (eguaztena eta eguena, 10:00 - 14:00), Aireko duo-teknikak, Matías Cienfuegosen eta Serena Rioten eskutik (eguena eta barikua, 10:00 - 13:00), Eskuz esku Pascal Angelierregaz (barikua eta zapatua, 15:30 - 18:30), Bertikalak Pascal Angeliegaz (zapatua eta domekea, 10:00 - 13:00) eta Aireko teknika dinamikoak (zapatua eta domekea, 10:00 - 13:00). Azken hori Zenaida Alcalderen eskutik.
Horrezaz gan, zinemaldia herritarrakana hurreratuiko da, zirku-tailer bi doan eta publiko guztiarentzat Gas Enparatzan (eguaztenean eta barikuan, 11:00 - 13:00). Eta eguenean, 10:00etatik 12:00etara eta barriro be Bilborocken, bilera sektorial bat egingo da, Euskadiko zirkua profesionalizetako oinarri batzuk ezartzen jarraitzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!