'Hau gerra bat da' ikuskizun barria estreinauko dau Piszifaktoria Ideien Laborategiak

Bizkaie! 2023-11-22 12:17   Kulturea

Zemendiaren 29an, Bilboko Euskerearen Etxean, 19:30ean.



Piszifaktoria Ideien Laborategia
ren Hau gerra bat da izenburuko ikuskizunak Euskerearen Etxeak atondutako Hizkibridoak bekea irabazi eban igaz eta aurten aurkeztuko da publikoaren aurrean.

Antzerkia, jantza, musikea eta berbea nahasten dituan obra honetan, gerrea da protagonista nagusia. Gerra baten barrunbeetan sartzeko gonbita egingo jako publikoari eta frontean, erretagoardian, gerra-ospitale batean edo lubakian ibili beharko dau, heriotzatik igesi. Lanak berezitasun handi bat dauka, izan be, kontakizunaren zenbait momentutan, publikoak berak erabagiko dau zein bide hartu.

Irati Agirreazkuenaga, Iholdi Beristain, Mikel Ayllon eta Igor Arzuaga artistak ibiliko dira zuzenean. Mikel Ayllon bera arduratu da piezearen dramaturgiaz eta zuzendaritzaz; musikearen ardurea, barriz, Igor Arzuagarena izan da.

Estreinaldiaren ondoren, Amurrion eskainiko dabe abenduaren 2an (Sarrerak hemen) Azpeitiko Sanagustinen (abenduaren 14an) eta Laudioko Kasinoan (abenduaren 26an) ikusi ahal izango da lan hau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu