Bilbok denda faboritoak aukeratu ditu

Bizkaie! 2023-11-22 08:49   Pil-pilean

Urtero lez, uriko merkataritzearen lana nabarmendu eta establezimendu onenak omendu ditue.

Euskalduna Jauregiak Bilboko Merkataritza Sarien edizino barria jaso dau. Bilboko Faboritoak, urtero lez, uriko merkataritzearen lana nabarmentzen eta uriko establezimendu onenak omentzen ditu bilbaoDendak-ek (Bilboko merkataritzea eta turismo sektorea sustatzeko plataformea). Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritzea eta Konsumo sailburua eta Rafael Gardeazabal BilbaoDendak-eko presidentea izan dira berton, 400 konbidadu baino gehiago, sektoreko agintari, baita enpresa eta saltoki txikien ordezkariak eta gizarte bilbotarraren izenean bertaratu diran personak be.

Ekitaldiari hasierea emoteko, bilbaoDendak-eko presidenteak bertarautako guztiei eskerrak eta ondoetorria emon deutsee, Bilbo, uri moderno, iraunkor eta abegikor bihurtzeko egunero lan egiten daben gizon eta emakume guztien pasinoa, indarra eta profesionaltasuna autortzeko sortutako omenaldia da. Horrezaz gan, Rafael Gardeazabalek adierazo dauanez, merkataritzearen sektoreak euskal Barne Produktu Gordinaren %11 eta autonomia-erkidegoko enpleguaren % 14 sortzen dau.

Esangura horretan, Javier Hurtadok, Turismo, Merkataritzea eta Konsumo sailburuak ondoko hau adierazo dau: Gaur, ospatzeaz gan, hurreko merkataritzeak geure bizitzetan dauen garrantziaz hausnartzeko aukerea be bada. Juan Mari Aburtok, barriz, geure uriko merkatarien gogo bizia, ahalegina eta dedikazinoa islatzen dabe nabarmendu dau.

Irabazleak

Bilboko Faboritoak Sergio Arrospide aktore eta gidoilariak aurkeztu ditu, Gerardo firmaz jantzita. Danetara, 21 hautagai izan dira, zazpi kategoriatan banatuta: Etorkizuna dauen Tradizinoa, HemenGO SHOPPING Bilbao, Hobekien Konektauta, Hemengo Jan, Ostalaritza Kontzeptu Onena, Euskerearen Sustapena eta Denda Barria. Ondoko honeek izan dira irabazleak:

  • Etorkizuna duen Tradizinoa: Gerardo.
  • HemenGO SHOPPING Bilbao: Calzados Alonso.
  • Hobekien Konektauta: Lulú Martinés.
  • Hemengo Jan: All Natural.
  • Ostalaritza Kontzeptu Onena: Waman Restaurante.
  • Euskerearen Sustapena: Ganboa.
  • Denda Barria: Ignacio Goitia Art Store.
  • Publikoaren Faboritoa: Mercería La Costura.

Horrezaz gan, Merkatari Alkarteetako hamairu denda enblematikoei be emon deutsee saria:

  • Abusu-La Peña: Calzados García.
  • Basurto: Peluquería Linoc.
  • Bilbao Centro: Lencería Egay.
  • BLV, San Francisco y Zabala: Pastelería Alonso
  • Casco Viejo: Droguería Perfumería Juan Torre.
  • Deusto: Joyería Sabin..
  • Distrito 2: Ikusi Optika.
  • Hiru Auzo: Óptica Avenida.
  • Otxarkoaga: Postventa Bilbao.
  • Rekalde: Harategia Edu.
  • Santutxu: J&C Gómez Oinetakoak.
  • Txurdinaga: Mercería Labores Ugalde.
  • Zorrotza: Soka Informatika.

XVI. Merkataritzea Sariak, urteko hitzordurik bereziena da bilbaoDendak-eko merkatariendako, izan be, 2.000 establezimendu baina gehiagok osotzen dabe alkartea. Sariok Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Deia, Kutxabank, El Corte Inglés, Metro Bilbao, Adresles eta C2b erakundeen laguntzinoa jaso dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu