Jardunaldia dakar UPV/EHUk Emakumearen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazinoarteko Egunaren harian

Bizkaie! 2023-11-22 08:04   Kulturea

Zemendiaren 22an, goizeko 11:00etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultadeko Gradu Aretoan, Donostian.

Euskal Herriko Unibersidadeak, Bardintasunerako Zuzendaritzearen bitartez, A25 Emakumearen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazinoarteko Eguna ospatuko dau.

Ekitaldia publikoa izango da eta streaming bidez jarraitu ahal izango da hemen.

Egitaraua

11:00. Aurkezpena – Elena Leiñena Mendizabal UPV/EHUko Bardintasunerako zuzendaria.

11:05. Agurra – Irune Suberbiola Garbizu Zuzenbide Fakultadeko dekanordea.

11:10. Mahai-ingurua: Bakarrik Bai da Bai legea. Indarkeriaren biktima diran emakumeak babesteko botere publikoek bete beharreko lege-esparru barria:

· Edurne Agirrezabala Goñi Donostiako Udaleko Prebentzino, Umezaro eta Familia Zerbitzuaren arduraduna.

· Beatriz Ilardia Olangua sexu eta genero indarkerietan aditua dan abokatua.

· Ana Isabel Pérez Machío UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedradun akreditatua.

· Maider Galardi Fernández de Aguirre UPV/EHUko feminismo eta genero-azterketen ikertzailea.

12:15. Zarratzea – Aitor Zurimendi Isla UPV/EHUko idazkari nagusia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu