GAITU Eguna da gaur, zemendiak 22

Bizkaie! 2023-11-22 07:56   Kulturea

Euskerea ingurune digitalean eta adimen artifizialaren arloan sendotu nahi dauen egitasmoa da.

Adimen artifizialak euskeraz egin daian, milaka ahots behar dira, milaka grabazino ordu euskeraz eta euskal gizarteak ekintza honegaz parte hartzea da helburua. GAITU proiektuari esker, EITB-ren erronkea izango da lankideek ahalik eta esaldi kopururik handiena grabau eta baliozkotzea, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizko Eitb-ren egoitzetan beren-beregi jarriko diran guneetan.

Asmoa da zemendiaren 22an euskal jentarteak GAITU proiektuan parte hartu deian animetea, Eitb-ko kanaletako saio eta albistegien bidez. EITB-k bat egin dau GAITU proiektuagaz euskerea ingurune digitalean eta adimen artifizialaren esparruan sendotu nahi dauen egitasmoa erronka garrantzitsua da euskaldun guztiontzat. Adimen artifizialak euskeraz egin daian, milaka ahots behar dira, milaka grabazino ordu euskeraz eta euskal gizarteak ekintza honeta parte hartzea sustatu nahi da.

Ahalik eta esaldi kopururik handiena grabau eta eta baliozkotzea da asmoa. Norberak bere kabuz ekimenean parte hartu leiken arren, GAITUko webguneko jarraibideen bitartez, EITB-ren lau egoitzetan gune bana jarriko da grabazinoak egiteko eta ahalik eta ahots eta esaldi kopururik handiena batzeko.

Bestalde, egun osoan, hainbat profesionalek euskal jentartea animauko dabe, GAITU ekimena zer dan azaltzen eta bertan parte hartzeak euskerarentzat dauen garrantzia azaltzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu