Eligaien Bilketa Handia egingo da zemendiaren 25ean eta 26an, Bizkaiko Elikagai Bankuaren Alde

Bizkaie! 2023-11-21 12:21   Pil-pilean

Supermerkatuetan hainbat boluntario egongo dira, bezeroak orientetan eta motibeten.

Laguntzeko modua izango da boluntarioei elikagaiak zuzenean emotea edo elikagai-bonua erabiltea, erosketea pagetako momentuan kutxan ixten dana.

Bilboko Udalak barriro be Bizkaiko Elikagaien Bankuagaz kolaborauko dau bilketa handia izeneko kanpaina solidarioan: holan adierazo dau Juan Ibarretxe Gizarte Ekintzako zinegotziak, Abando hotelean egindako prentsaurrekoan parte hartu dauenean. Prentsaurrekoa Luis Crovetto Bizkaiko Elikagai Bankuko presidenteak gidatu dau.

Zemenendiaren 24an eta 25ean –datorren astegoienean–, Elikagaien Bankuko boluntarioak supermerkatuetara eta merkataritza-gune handietara bueltauko dira, bezeroak jarduera solidario honetan parte hartzeko motibetako eta orientetako. Jarduera hau 1995etik egiten da gure lurralde historikoko behartsuen alde.

Luis Crovettok azaldu dauenez, 2022. urtean inoiz baino dohaintza gehiago jaso ditugun arren, gure onuradunei emoten deutsegun oinarrizko dietea murriztu behar izan dogu, inflazinoaren ondorioz. Bilketa Handia beti izan da oinarrizkoa emoten ditugun elikagaiak barritzeko, baina aurten preminea larriagoa da, urte amaiera honetan biltegiak ia hutsik baitaukaguz.

Ohikoa danez, kolaboretako modua izango da establezimenduetan txandea egiten daben boluntarioei elikagaiak zuzenean emotea edo elikagai-bonua erabiltea, erosketak ordaintzeko momentuan kutxan ixten dana. Elikagaien Bankuak gogorarazoten dau elikagai-bonuen bidezko bilketea elikagaien katean gelditzen dala, elikadura-enpresa kolaboratzaileetan. Bonuak ez dira kate horretatik ataraten eta Bizkaian egoera kaskarrean dagozan familia eta personentzako janaria eskuratzeko baino ez da erabilten. Elikagai-bonua erostean, saltokiak emoten dauen tiketean geratuko da adierazota diru-zenbatekoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu