Jane's Addiction, Azkena Rock-eko kartelburu
2023-11-21 08:34 MusikeaSarrerak salgai dagoz, promozino prezioan, abenduaren 12ra arte.
Azkena Rock Festival jaialdiak izen barriak jakinarazi ditu, 2024ko bagilaren 20, 21 eta 22an Mendizabalan, Gasteizen, rock & rollagaz eta zuzeneko musikagaz egingo dan topaketean parte hartuko dabenak. Jane’s Addiction, kartelburu barria, Tarque & La Asociación del Riff, Psychedelic Porn Crumpets eta The Black Halos-ek aurretik adierazotako Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow, Arde Bogotá eta beste askoregaz bat egingo dabe. Bonuak salgai dagoz promozino prezioan, tiketen webgunean, abenduaren 12ko 10:00ak arte.
Jane’s Addiction taldea lehenengo aldiz izango da Mendizabalen. Banda ikoniko, barritzaile eta handia, jatorrizko talde osoagaz arituko da. Perry Farrell kantariak, Dave Navarro gitarristak, Stephen Perkins bateriak eta Eric Avery baxu-jotzaileak sortu eben 1985ean, eta komunikabideen arreta irabazi eta Estadu Batuetan arrakasta komertziala lortu eben rock alternatiboko lehen taldeetako bat izan zan.
Momentuz, honako honeek dira baieztautako artistak:
- Queen Of The Stone Age.
- Sheryl Crow.
- Jane's Addiction.
- All Them Witches.
- Arde Bogotá.
- Glen Handsard.
- The Pleasure Fuckers.
- Psychedelic Porn Crumpets.
- Ty Segall.
- ST. Paul & The Broken Bones.
- Tarque & La Asociación del Riff.
- Π L.T.
- The Black Halos.
- Brigade Loco.
- Dea Matrona
- The Detroit Cobras.
- Ezpalak.
- Lendakaris Muertos.
- Moonshine Wagon.
- The Rain Parade.
- Txopet.
Hiru eguneko bonuaren eta gaztea bonuaren sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!