Bilbok Umeen Munduko Eguna ospatu dau

Bizkaie! 2023-11-20 13:53   Kulturea

Dokumentuak eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak batzen ditu.

Azkuna Zentroan batu dira Juan Mari Aburto alkatea, UNICEFeko ordezkariak, Umeen eta Nerabeen Udal Kontseiluko ume eta nerabeak eta Udalbatzako, hirugarren sektoreko erakundeetako, ikastetxeetako, umeen, gazteen eta gizarte zerbitzuen alorretako erakundetako ordezkariak batu dira.

Parte-hartzaileek Umeen Eskubideei buruzko Konbentzinoak jasoten dituan printzipioak eta artikuluak irakurri ditue. Konbentzio hori Nazio Batuen itun bat da, maila juridikoan loteslea dan umeen eskubideei buruzko lehenengo nazinoarteko legea. Dokumentu honek eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak batzen ditu eta mundu osoko umeek eta gazteek biziten dituen egoerak islatzen ditu.

Gaur, zemendiak 20, Umee Mundu Egunean, Bilboko Udalak jentaurreko irakurketea atondu dau goizean, jentearen parte-hartzeagaz, egun seinalatu hau ospatzeko eta umeen eskubideak aldarrikatzeko.

Kontuak kontu, irakurketari ekin aurretik, Umeen eta Nerabeen Udal Kontseiluaren osoko bilkurea egin da: 13. bilkurea izan da, Kontseilua 2017an eratu zanetik. 46 lagunek parte hartu dabe, 10 eta 14 urte bitartekoak.

Modu berean, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibersala landu dabe, abenduaren 10ean 75 urte beteko baititu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu